22:55

Mundua

Grezia

Lortutako akordioan 'sinesten ez' duela onartu du Alexis Tsiprasek

Agentziak | Erredakzioa

Hauteskundeak aurreratzeko aukera baztertu du Greziako lehen ministroak. Europak “alda dezake” Espainiako hauteskundeetan Syriza “bezalako indarrek” irabazten baldin badute, erantsi duenez.

  • Alexis Tsipras Greziako lehen ministroa. Artxiboko irudia: EFE

    Alexis Tsipras Greziako lehen ministroa. Artxiboko irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hartzekodunekin adostutako akordioan ?sinesten ez? duela onartu du gaur Alexis Tsipras Greziako lehen ministroak, baina praktikan jartzeko konpromisoa hartu du. Zentzu horretan, ?erantzukizunak? onartuko dituela erantsi du.

Hala ere, hauteskundeak aurreratzea baztertu du Tsiprasek. Antza denez, Exekutiboko kideek ere aukera hori planteatu dute.

Astelehenean, Tsipras eta Europako buruzagiak akordio batera heldu ziren. 86.000 milioi euro Greziari entregatuko dizkiote, eta trukean Atenasek erreforma-sorta egin beharko du.

?Europarentzako gau txar? hura deitoratu du Greziako lehen ministroak, telebista publikoan egindako elkarrizketan. Azken dokumentuan ?sinesten ez? duela onartu du, baina aplikatzera ?beharturik? dagoela gaineratu du. ?Greziari noranzko bakarreko bide bat inposatu diote?, deitoratu du.

Greziak ezin du euroa utzi

Bere erabakien ?erantzukizuna? onartuko duela azpimarratu du Tsiprasek. Egungo baldintzekin Grezia eurotik ezin dela atera defendatu du buruzagiak. Zentzu horretan, dracmara itzultzeko ?egitasmo? ezkuturik ez zuela esan du.

Erreforma-sorta gauzatzeko Parlamentuak onartu beharreko legedia astearte honetan aurkeztu du Greziako Gobernuak. Syrizako dozenaka diputatuk testua kritikatu dute eta koalizioaren zatiketa hurbilago dagoela ematen du.

Desadostasunei dagokionez, ?nahi ez duen gauza bat egiteko, norbaiti presioa? egingo ez diola adierazi du Tsiprasek. Hala ere, mundu guztiak ?arduraz? jokatu behar duela ohartarazi du.

Greziako agintariaren ahotan, Europak ?alda dezake? Espainiako hauteskundeetan Syriza ?bezalako indarrek? irabazten baldin badute.

Akordioa berresten dutenean, bankuak berriro zabalik

Astelehenean, Bruselan, adostutakoa parlamentuek berresten dutenean Greziako bankuek ateak berriz zabalduko dituztela ziurtatu du Tsiprasek.

Hala ere, kapitalen gaineko kontrola ?pixkanaka? kenduko dutela zehaztu du agintariak, konfiantza galdu denean bankuek ezin dutelako berehala zabaldu.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena