Mundua
Aho batez
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Greziaren hirugarren erreskateari heltzeko negoziazioak hasiko dituzte euroguneko buruek, 17 orduko bileraren ondoren akordioa lortuta, Donald Tusk Europar Batzordeko presidenteak iragarri duenez.
Albisteak (3)
Bideoak (3)
Informazio gehiago (1)
Euroguneko Estatu eta Gobernuburuek Greziaren inguruko akordioa lortu dute gaur goizean, hirugarren erreskateari buruz negoziatzen hasteko. Ordainean, Greziak baldintza gogorrak bete beharko ditu, horien artean berehala martxan jarri beharko dituen erreformak.
Hamazazpi orduko bilera egin dute akordioa adostu aurretik. Hitzartutako testuan, Grezia eurotik ateratzea aurreikusten zuen aukera ezabatu dute Europako agintariek.
Greziarrek iragan igandeko erreferendumean arbuiatutako erreformak aplikatu beharko ditu Tsiprasek, baina lehen ministroak Parlamentura eraman beharko ditu neurri berri horiek, eta ganberan onespena lortu. Hainbat herrialdek euren Parlamentuen onespena beharko dute ere.
Hurrengo hiru urteetan Greziari 82.000 eta 86.000 milioi euro arteko mailegua egiteko negoziazioak irekitzeko aurrerapausoa eman dute. Tsiprasek 48 ordutan aplikatu beharko ditu erreforma berriak, horien artean, zerga igoerena edota pentsioena.
Besteak beste, pribatizazio plan bat onartu beharko du Tsiprasek, 50.000 milioi euro lortzeko. Diru hori funts batean sartu beharko du, eta “erakunde independente bat” arduratuko da funts horretaz: 25.000 milioi Greziako bankuen berkapitalizazioa ordaintzeko bideratuko dira; gainerakoa, Greziaren zorra ordaintzeko eta "inbertsioetarako" erabiliko da.
Akordioa Donald Tusk Europako Batzordeko presidenteak iragarri du, Twitterren. “Greziarentzat landu dugun programa Europako Finantza Egonkortasunerako Mekanismora eramateko prest gaude”, adierazi du.
EuroSummit has unanimously reached agreement. All ready to go for ESM programme for #Greece with serious reforms & financial support
— Donald Tusk (@eucopresident) julio 13, 2015
Mariano Rajoyk ere Twitter erabili du akordioa lortu dutela iragartzeko, eta "denek betetzea" espero duela gaineratu du.
"Oraintxe amaitu dugu, akordioa lortu dugu. Denek betetzea espero dut", nabarmendu du.
Acabamos de terminar, hay acuerdo. Espero que todo el mundo cumpla. Debemos mejorar la gobernanza en la #UE #EuroSummit. MR
— Mariano Rajoy Brey (@marianorajoy) julio 13, 2015
09:00etan iragarri dute akordioa lortu dutela, 17 orduko bileraren ondoren. Belgika, Luxenburgo eta Maltako ministroek egin dute iragarpena, Twitter bidez.
Ondorioz, 48 ordu ditu Alexis Tsipras Greziako lehen ministroak euroguneko hartzekodunek eskatutako erreformak martxan jartzeko.
Agerraldia egin du Donald Tuskek akordioaren inguruko xehetasunak azaltzeko. Adostutako dokumentuari esker, Greziari laguntza ematen jarraituko dutela azpimarratu du Europako agintariak.
Sei hilabetez, “gogor” aritu direla nabarmendu du Alexis Tsiprasek. “Azkenera arte borrokatu gara Greziaren susperraldia ekarriko duen plana lortzeko”. “Arazo eta zalantza askori egin behar izan diegu aurre”, erantsi du bileraren amaieran egindako agerraldian.
Abantailak eragozpenak baino gehiago direla azpimarratu du Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak. Atenasi eskatutakoa Espainiako eta Portugalgo egoerekin alderatu du Alemaniako buruzagiak.
Akordioari esker, Greziak bere subiranotasuna babestea lortu duela azpimarratu du François Hollande Frantziako presidenteak. Horrez gain, Alexis Trispasen “ausardia” ere goraipatu du Hollandek. “Grezia Eurogunean geratzea zen helburua”, esan du.
Un accord a été trouvé. La France le cherchait, le voulait. La Grèce reste dans la zone euro. L'Europe a gagné.
— François Hollande (@fhollande) julio 13, 2015
“Konfiantza berreskuratzeko aurrerapausoa” eman dutela iritzi dio Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko zuzendariak, baina neurri gehiago adostea beharrezkoa izango dela gaineratu du. “Konfiantza berreraikitzeko pauso ona eman dugu”, azaldu du.
Hauteskundeak, urtea amaitu aurretik
Akordioa lortu ondoren, hauteskundeak aurreratu egingo dituztela iragarri du Greziako Lan ministroak. Urtea amaitu aurretik egingo dituztela erantsi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa