Mundua
Erreskate operazioa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hamabi gorpuak erdi hondoratuta zegoen ontzi pneumatiko batean aurkitu dituzte. Ontzi berean beste 106 pertsona zihoazen.
Azken orduotan 823 etorkin erreskatatu dituzte Mediterraneoko uretan. Argazkia: EFE
Italiako kostazainek jakitera eman dutenez, 12 gorpu eta 823 etorkin aurkitu zituzten atzo Mediterraneoan. Horren berri emateaz gain, horiek uretatik ateratzeko operazioaren inguruko irudiak zabaldu dituzte.
Erdi hondoratuta zegoen ontzi pneumatiko batean aurkitu zituzten hamabi gorpuak, eta ontzi berean zihoazen 106 pertsona erreskatatu zituzten.
Hainbat ontzi aritu ziren lan horietan: Italiako kostazainen ontzi bat, Lampedusako portuan basea duten bi motorrontzi eta beste ontzi bat.
Kostako zaintzaileek zabaldutako irudietan ikus daitekeenez, etorkinak txaloka eta besoak astintzen hasi ziren ontzia gerturatu zitzaienean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa