Mundua
Hirugarren erreskatea
EFE
Proposamena gaur bertan bidali die Atenasek bazkideei. Hartzekodunekin akordioa lortzeko erabakigarria da egitasmoa. Bien bitartean, ‘corralito’ak hamaika egun bete ditu ostegun honetan.
Albisteak (4)
Bideoak (2)
Informazio gehiago (1)
Bazkideei gaur bertan bidali dien proposamena onartu du Greziako Ministroen Kontseiluak. Hartzekodunekin akordioa lortzeko erabakigarria da egitasmoa. Bien bitartean, ?corralito?ak hamaikagarren eguna bete du gaur eta arazoak areagotu dira.
Testua hartzekodunekin negoziatzen hasteko Parlamentuaren oniritzia behar du Greziako Exekutiboak. ?Lehentasunen? testua ostiral honetan aztertuko du Ganberak, Gobernuko iturrien arabera.
Naftemporiki atari ekonomikoaren arabera, proposamena Atenasek bidalitako aurreneko neurrien (47 orrialde) eta Europako Batzordeak referendumaren ostean argitaratutako azken erreformen arteko nahasketa bat izango litzateke.
Iturri berdinen arabera, aurre-erretiroak kentzeko egitasmoa urrira arte aurreratzeko konpromisoa hartu du Greziak pentsioen gaian.
BEZ
BEZari dagokionez, Europako Batzordearen azken proposamena onartu du Atenasek. Botika, liburu eta antzokientzako % 6,5eko BEZa; oinarrizko elikagai eta janari fresko, hotel, energia eta urarentzako % 13; eta % 23 gainerakoentzako. Egeo itsasoko uharteetan, ostera, BEZ tarifen gaineko % 30eko beherapena izaten jarraituko dute.
Gainera, bazkun-zerga % 26tik 28ra igotzea planteatu du Atenasek (% 29ra igotzea nahi zuen Exekutiboak). Bestalde, luxuzko zerga % 10etik % 13ra igoko dute.
Zorraren berregituraketa
Akordioak Syrizaren eta Gobernuaren babesa izateko zorraren berregituraketa aipatzea ezinbestekoa zen, diputatu batzuk behin eta berriro nabarmendu bezala.
Zentzu horretan, zorra barkatzea ezinezkoa dela errepikatu du gaur Wolfang Schauble Alemaniako Ekonomia ministroak, baina zorraren ?berrantolaketa? batez hitz egin du. Berregituraketa ?klasiko? bat errefusatu du Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak.
Manifestazioa Greziako Parlamentuaren aurrean. Argazkia: EFE
?Atenasen benetako proposamenek zorraren jasangarritasunaren inguruko hartzekodunen benetako proposamenak behar dituzte, guztiek irabazteko?, azpimarratu du Donald Tusk Europako Kontseiluaren presidenteak.
Atenasek Europako Egonkortasun Mekanismoari (MEDE) erreskatea eskatu zion asteazkenean. Hiru urteko eta 50.000 milioi euroko erreskatea izango litzateke, Greziako komunikabideen arabera. 2018ra arte Greziak dituen beharrizanak kontuan hartuta, NDFk egindako zenbaketa oinarri hartu dute hedabideek.
?Corralito?aren hamaikagarren eguna
Asteazkenean Gobernuak murrizketak uztailaren 13ra arte luzatu ondoren, gaur ?corralito?ak hamaika egun bete ditu. Bankuek eta Atenaseko Burtsak itxita jarraituko dute eta kutxazainetatik egunean 60 euro gehienez ateratzeko aukera izango dute herritarrek.
Milaka erretirodun eta langabe ilaran egon dira berriro gaur goizean, bankuen ateetan, pentsioen eta diru-laguntzen zati bat kobratzeko.
Argazkia: EFE
Akordioaren aldeko manifestazioa egin dute milaka greziarrek
Hartzekodunekin akordio batera heltzea eta eurogunean jarraitzea eskatzeko manifestazioa egin dute milaka lagunek Atenaseko erdialdean.
?Europan bizi gara? plataformak elkarretaratzea Facebook bidez deitu du, eta 4.000 bat pertsona bildu dira, Poliziaren arabera.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa