Mundua
Greziako erreferenduma
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Europako Parlamentuko presidenteak adierazi duenez, astelehen edo asteartean, beranduenez, Greziara laguntza humanitarioa bidaltzeaz hitz egin beharko dute.
Alexis Tsiprasen eta Martin Shchulzen artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Martin Schulz Europako Parlamentuko presidenteak adierazi duenez, “Greziari dagokio orain erreformak aurrera eramateko proposamenak aurkeztea”. “Atenas ez dago negoziazioak egiteko unerik onenean”, gogoratu du.
ARD Alemaniako komunikabide publikoari egin dizkio adierazpenak Schulzek. Greziaren proposamenak entzuteko zain dagoela esan du, eta gogoratu du Euroguneko gainerako kideek onartu behar dituztela proposamen horiek.
Azken egunetan Atenasek “konpromisorik eza” erakutsi duela ere nabarmendu du Europako Parlamentuko presidenteak.
“Tsiprasek bere herriaren agintea izan du buruan, baina horrek Europa ahultzen du”, baieztatu du.
Astelehen edo asteartean, beranduenez, Greziara laguntza humanitarioa bidaltzeaz hitz egin beharko dutela uste du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa