Mundua
Grezia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Halaber, François Hollande Frantziako presidenteak eta Angela Merkel Alemaniako kantzillerrak bilera egingo dute astelehen arratsaldean Eliseoan Greziako erreferendumaren ondorioez hitz egiteko
Donald Tusk Europako Kontseiluko presidentea. Argazkia: EFE
Donald Tusk Europako Kontseiluko presidenteak eurozonaldeko buruzagien goi-bilera deitu du astearterako, 16:00etan GMT orduan, Europako hainbat iturrik jakinarazi dutenez. "Euroaren goi-bilera deitu dut astearte arratsalderako, galdeketaren osteko egoera aztertzeko", esan du Tuskek.
Frantzia-Alemania batzarra
Bestalde, François Hollande Frantziako presidenteak eta Angela Merkel Alemaniako kantzillerrak bilera egingo dute astelehen arratsaldean Eliseoan Greziako erreferendumaren ondorioez hitz egiteko, Eliseoak berri eman duenez.
Frantziako presidentetzak ohar bidez jakinarazi duenez, solasaldiaren ondotik afari-bilera egingo dute bi buruzagiek. Greziako auziari konponbide iraunkorra emateko Frantzia eta Alemania egiten ari diren lankidetzaren baitan kokatu behar da asteleheneko bilera.
Greziaren inguruan jarrera bateratua hartzeko borondatea erakutsi dute Parisek eta Berlinek, are gehiago, aste honetan Greziaren inguruko iritzi ezberdinak agerian gelditu direnean.
Emmanuel Macron Frantziako Ekonomia ministroak azpimarratu du astelehenetik aurrera Grezia eta hartzekodunen arteko negoziazioei berrekin beharko zaiela Grezia eurotik ateratzea saihesteko. Negoziazio horietan Greziarentzako konpromisoa bilatzea izango da helburua, erreformak, jasangarria izango den zorra eta finantza egoeraren eboluzioa oinarri hartuta. "Hala ere, guk ere gure aldetik zerbait jarri beharko dugu", gaineratu du.
Halaber, astearterako ezohiko Europako goi-bilera deitzeko eskatu dute Merkelek eta Hollandek.
Bestalde, Eurotaldeko Finantza ministroak aste honetan batzartuko dira Greziako galdeketaren inguruan eztabaidatzeko. Hala ere, bilera ez da astelehen honetan izango.
Rajoyk ere premiazko bilera deitu du
Bestalde, gaurko galdeketaren emaitzak aztertzeko Gai Ekonomikoetarako Ordezkaritza Batzordea deitu du biharko Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak.
Exekutiboaren hainbat iturrik jakinarazi dutenez, bilera goizeko lehen orduan izango da, eta erreferendumaren emaitzak izango dituzte aztergai.
Rajoyk baietzaren garaipena defendatu du azken egunotan. Dena dela, Greziarentzat egoera konplikatua izango dela adierazi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa