Mundua
Greziako krisia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Erakundea kita bat adostearen alde agertu da, BPGaren % 30 ingurukoa.
Albisteak (4)
Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) aitortu egin du Greziako zorra "ordainezina" dela, eta kita bat adostearen alde agertu da. Kita herrialdearen barne produktu gordinaren (BPG) % 30 ingurukoa izan beharko litzatekeela gaineratu du.
Bart publikatutako ikerketa batean, Greziaren hurrengo hiru urteetarako finantziazio beharra 50.000 milioi eurokoa izango dela aurreikusi du NDFk; hau da, nazioarteko hartzekodunek eskainitakoa baino 36.000 milioi gehiago beharko ditu.
Ikerketaren emaitzak Grezian erreferenduma egin baino hiru egun lehenago eman dituzte ezagutzera. Galdeketa horretan, nazioarteko hartzekodunen proposamena onartu edo ez erabaki beharko dute herritarrek.
Alexis Tsipras Greziako lehen ministroak proposamena ez onartzeko eskatu du, eta Europar Batasunak, aldiz, onartzeko.
Greziako bankuak itxita daude astelehenetik, eta asteartean bukatu zen bigarren erreskatearen luzapena.
Gavriil Sakelaridis Gobernuaren bozeramailearen esanetan, NDFk arrazoia eman dio Tsiprasen Exekutiboari, zorra ordainezina dela esanda. "NDFren ikerketak arrazoi osoa ematen dio Greziako Gobernuari, zorra ordainezina baita eta nazioarteko hartzekodunekin adostutako edozein akordiok hura berregituratzea ekarri behar duelako", adierazi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa