13:29

Mundua

Krisia Grezian

Greziak 'bai' bozkatzen badu, dimisioa emango du Varoufakisek

Agentziak | Erredakzioa

Greziako zorraren berregituraketa onartzen ez duen akordioa sinatu baino lehen "eskua moztuko" lukeela nabarmendu du Finantza ministroak.

1:44
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Igandean Grezian egitekoa den erreferendumean greziarrek hartzekodunen proposamenaren alde bozkatzen badute, dimisioa emango duela nabarmendu du Yanis Varoufakis Greziako Finantza ministroak. Hala ere, gehiengoak ezetzaren alde egitea espero duela gaineratu du.

"Baietzak irabaziz gero, ez dut jarraituko ministro gisa", esan dio Varoufakisek Bloomberg egunkari ekonomikoari. Behin dimisioa emanda, "zorraren krisiari aurre egin behar dion horri laguntzeko prest" agertu da, diputatu karguari muzin egiteko asmorik ez duela nabarmenduta.

"Gerrara zoazenean, ez duzu porrota aipatu ere egiten", adierazi du Varoufakisek. Greziarrei auzia "ez luzatzeko eta plantarik ez egiteko" deia egin die Finantza ministroak.

Halaber, ministroaren hitzetan, nahiago du "besoa moztu" Greziaren zorraren berrantolaketa onartzen ez duen akordioa sinatu baino. Varoufakisen aburuz, Nazioarteko Diru Funtsak, Europako Banku Zentralak eta Europako Batzordeak Greziari egin diotena historia ekonomikoko porrotik handienetakoa da.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena