20:47

Mundua

Krisia Grezian

'Corralitoa' indarrean dago Grezian eta tentsioak gora egin du Europan

Agentziak | Erredakzioa

Astearte honetan, Greziak NDFri maileguaren 1.600 milioi euroak ez dizkiola emango aurreratu du Tsiprasek. Syntagma plaza mukuru bete dute milaka greziarrek, referendumean ezezkoa babesteko.

1:29
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

'Corralitoa' abiatu da Grezian, eta Atenasko Gobernuaren eta hartzekodunen arteko tentsioak gora egin du, eta horrek bigarren mailan utzi ditu igandeko referenduma prestatzeko lanak.

Aurreneko ilarak eguerdian izan dira kutxa automatikoen aurrean. Igandean argitaratutako dekretuaren arabera, egunean 60 euro soilik ateratzeko aukera izango dute greziarrek.

Kaleetan, itxura batean, normaltasuna da nagusi, baina lehenengo arazoak berehala azaldu dira.

Aurreneko kaltedunak, erretirodunak

Pentsioak kobratu behar zituzten erretirodunek, baina, arazo logistikoak tarteko, ezin izan dute kobratu, nahiz eta ordainketa horiek ?corralito?tik at utzi dituen Gobernuak.

Horrela, aurreneko kaltedunak dira; izan ere, erretirodun askok ez dute kreditu-txartelik ordainketak egin ahal izateko.

Baiezko botoa emateko deialdiak

Politika alorrean, dagoeneko ez dute irtenbide bat berehala bilatzeko itxaropenik.

Elkarrizketak ez direla eten esan du Atenasko Exekutiboak, baina ezohiko beste goi-bilera bat deitzeko ?taxuzko arrazoirik ez dago?, Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak Berlinen egindako adierazpenen arabera. ?Referenduma egin arte ez du zentzurik?, erantsi du Merkelek.

Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidentea Merkel baino askoz esplizituagoa izan da hartzekodunen proposamenaren aldeko botoa eskatzeko orduan.

Baietz bozkatzeko eskatu die Junckerrek greziarrei prentsaurrekoan, eta Alexis Tsipras Greziako lehen ministroari ?herriari egia esateko? eskatu dio. ?Grezia eurotik irtetea ez da inoiz aukera izan, eta ez da izango?, gaineratu du.

Protestak Grezian efe

Ezezkoaren aldeko manifestariak Atenasko Syntagma plazan. Argazkia: EFE

Milaka greziarrek ?ezezkoaren? aldeko manifestazioan parte hartu dute

Atenasko Syntagma plaza mukuru bete dute milaka greziarrek, igandeko referendumean ?ezezkoa? eta Gobernua babesteko.

Elkarretaratzean parte-hartzaileak euroan jarraitzearen alde agertu dira, baina beste Europa batean. Poliziaren arabera, gutxienez 13.000 lagunek parte hartu dute manifestazioan.

Astearte honetan Greziak NDFri ez diola ordainduko iradoki du Tsiprasek

Bestalde, astearte honetan Greziak Nazioarteko Diru Funtsari maileguaren 1.600 milioi euroak ez dizkiola ordainduko aditzera eman du Tsiprasek.

Erakundeekin akordio batera heltzeko borrokatu zirela adierazi du Greziako lehen ministroak. Hala ere, negoziazioek astelehenean jarraituko dutela uste du, nahiz eta igandeko referendumean ?ezezkoak? irabazi.

Nazioarteko hartzekodunek (Europako Batzordea, Europako Banku Zentrala eta Nazioarteko Diru Funtsa) Grezia eurotik kaleratzeko aukera baztertu du Tsiprasek, ?kostu handiegia? litzatekeelako.

Beldurra burtsetan

Ibex 35 indizeak % 4,56 egin du behera. Grezia eurotik ateratzeko aukerak ikara zabaldu du. 2012ko abuztuaz geroztik izan den saiorik txarrena izan da.

Greziako ?corralito?ak Europako burtsa nagusiak ikaratu ditu. Horrela, Parisek eta Frankfurtek % 3 baino gehiago galdu dute. Londresek % 2 baino gutxiago egin du behera, eta Milanek eta Lisboak, aldiz, % 5 baino gehiago.

Hala eta guztiz ere, Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroa lasai agertu da Greziaren krisiaren aurrean, eta herrialdea ?inoiz baino hobeto? dagoela nabarmendu du, kutsatzeko arriskutik kanpo. Horren arabera, Espainiak ez du kontingentzia plan berezirik prestatu Grezia eurotik irten eta gero sor daitekeen egoerari aurre egiteko. Horren ustez, Espainiaren hazkunde ekonomikoa, enplegua, erreformak eta finantza sistemaren kaudimena dira ?berme onenak?.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena