Itxi

Mundua

Krisia Grezian

Greziako zorraren kitapena eskatu dute AEBk

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

"Uztailaren 5eko galdeketa egin arte, zorraren balizko kitapen baten gainean eztabaidatzeko" eskatu die Etxe Zuriak Greziari eta nazioarteko hartzekodunei.

  • Ilara luzean Greziako banketxeetan. Argazkia: EFE

Zorraren inguruko akordio bat lortzeko eskatu diete Ameriketako Estatu Batuek (AEB) Greziari eta nazioarteko hartzekodunei, eta zorraren zati bat kitatzea mahai gainean jartzeko proposatu diete.

"Garrantzitsua da alde guztiek konponbide bat lortzeko lanean jarraitzea, baita eztabaidagunera zorraren balizko kitapena egiteko aukera eramatea ere, harik eta uztailaren 5eko referenduma egin bitartean behintzat", adierazi du AEBko Altxorraren Departamentuak ohar batean.

Aipaturiko iturriek baieztatu dutenez, Jack Lew Altxorraren Departamentuko idazkariak Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko zuzendariarekin, Wolfgann Schaüble Alemaniako Finantza ministroarekin eta Michel Sapin Frantziako Finantza ministroarekin hitz egin zuen atzo.

Antza, elkarrizketa horietan AEB egoera gertutik jarraitzen ari dela jakinarazi zien gainerako buruzagiei. "Greziarentzat, Europarentzat eta ekonomia globalarentzat erabakirik onena Greziak eta hartzekodunek konponbide jasangarri bat adostea litzateke, herrialdea erreformaren eta errekuperazioaren bidean jarriko duena", esan zien Lewek.