Mundua
Negoziazioak, hautsita
Agentziak | Erredakzioa
Gainera, Europako Banku Zentralak adierazi du gertutik jarraitzen ari dela Greziako egoera.
Mario Draghi
Europako Banku Zentralak jakinarazi duenez, egun ematen dituen maileguei eustea erabaki du, Greziako bankuen kasuan, eta herrialdearen egoera gertutik jarraitzen ari da.
EBZaren Gobernu-Kontseiluak esan duenez, "kontuan hartuko" du Greziako Parlamentuak erreferenduma egitea adostu izana, eta Greziako Banku Zentralarekin "estu" lan egingo duela hitzeman du, finantza-egonkortasuna bermatzeko.
"Egungo egoera ikusita, Gobernu-Kontseiluak ostiralean erabakitako maileguei eustea erabaki du", 89.000 milioi euro, erakunde horrek ohar baten bidez jakinarazi duenez. Hala ere, ohartarazi duenez, "erabaki hori berriro aztertzeko prest gaude".
Bestalde, Mario Dragui EBZaren presidenteak adierazi duenez, "Greziako Bankuarekin lanean estu jarraitzeko asmoa dugu, eta euroguneko ekonomien ahuleziei aurre egiteko unean, estatu bazkideen konpromisoa babesteko prest gaude".
Yannis Stournaras Greziako Bankuaren gobernadoreak esan duenez, "une zail hauetan greziarren finantza-egonkortasuna bermatzeko behar besteko neurriak hartuko ditugu".
'Arazoak saihestea'
Yanos Varufakis Finantza ministro greziarrak gaur esan duenez, Gobernuak egin beharreko guztia egingo du greziarren eguneroko bizitzek arazoak izan ez ditzaten.
"Beharrezkoa den edozein neurri hartuko dugu, greziarrek eguneroko bizitzan arazoak izan ez ditzaten", adierazi du Varufakisek finantza-sistemaren egonkortasunerako kontseiluaren bileraren ostean.
NDFaren desengainua
Bestalde, Nazioarteko Diru Funtsaren zuzendari Christine Lagardek bere "desengainua" azaldu du krisi greziarrean izandako akordio faltagatik, eta irtenbidea bilatzeko Nazioarteko Diru Funtsa laguntzeko prest dagoela berretsi du.
"NDFren Zuzendaritzari jakinarazi diot Greziaren gaineko azken berriak, nire desengainua adierazi diot, eta Greziako agintariekin lan egiteko prest gaudela azpimarratu dut", zabaldu du Lagardek ohar baten bidez.
Likidezia-falta
Goizeko lehen orduan, BBC telebista-kate britainiarrak adierazi du Europako Banku Zentralak eten egingo zuela larrialdiko likidotasun laguntza (ELA) Greziako bankuei. Laguntza herrialdetik ateratako diruaren eragina orekatzeko onartu zuten, Atenasen eta Europar Batasunaren arteko negoziazioek huts egin zutenean.
Estatu baten larrialdiko likidotasuna ez dago erreskate programa batek baldintzatuta, baizik eta bankuen kaudimenaren araberakoa da.
Halere, Greziak Nazioarteko Diru Funtsari ekainaren 30ean eman behar dizkion 1.500 milioi euroko diru-partidak Estatuaren kaudimena zalantzan jarriko zuen.
EBZak larrialdiko diru-sarrera etengo balu, Atenasek kapitalaren gaineko kontrolak ezarri behar izan zuen.
Mugak bankuei
Yanis Varoufakis Greziako Finantza ministroaren esanetan, baliteke Gobernuak gaur gauean bertan bankuak ixtea erabakitzea eta astelehenera begira finantza eragiketei mugak ezartzea.
Varoufakisek BBC R4 irratian egin ditu adierazpenak. Bertan, "izugarritzat" jo du Europako Banku Zentralak larrialdiko diru-partidak kentzea aztertzea.
"Egiten baldin badu, Europak porrot egingo du", esan du ministroak. Varoufakis Eurotaldearen bileran egon zen atzo, larunbata, eta erreskatea ez luzatzea erabaki zuen, Greziaren zordunen proposamenaren gaineko erreferenduma egin arte.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa