09:10

Mundua

Erreskatea luzatzea

Greziarrek 400 bat milioi atera dituzte bankuetatik ostiraletik

Agentziak | Erredakzioa

"Demokrazia hemen jaio zen. Herrialde burujabea gara eta ez digute esango zer galdetu behar dugun erreferendum honetan", esan dio Tsiprasek Merkeli.

  • Ilarak Atenasko kutxazainetako batean. Irudia: EFE

    Ilarak Atenasko kutxazainetako batean. Irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Greziako herritarrek 400 bat milioi atera dituzte bankuetatik Alexis Tsipras lehen ministroak ostiralean erreferenduma iragarri zuenetik, nazioarteko zordunek erreskate programa mantentzeko egin zuten proposamenaren inguruan.

Maga telebista greziarrak zabaldu duenez, ilarak sortu dira zenbait kutxazainetan bankuetatik dirua ateratzeko.

Era berean, Greziako Parlamentuaren egoitzaren barrualdean dauden kutxazainak ere ez dira salbuespen izan eta dozenaka diputatu ikusi izan dira ilaretan, dirua poltsikoratzeko asmoarekin.

Alexis Tsipras Greziako lehen ministroak Angela Merkel Alemaniako kantzilerrarekin eta Françoise Hollande Frantziako presidentearekin hitz egin du larunbatean, eta ukatu egin du erreferenduma euroaren eta dracmaren artean aukeratzeko deitu izana.

"Demokrazia hemen jaio zen. Herrialde burujabea gara eta ez digute esango zer galdetu behar dugun erreferendum honetan. Erreferenduma egin, egingo da Eurotaldeak esandakoa gorabehera", esan dio Tsiprasek Merkeli.

Tsiprasek erreskate programa luzatzeko egindako proposamenaren inguruan erreferenduma deitu ostean izan dute elkarrizketa bi agintariek.

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena