00:34

Mundua

Uztailak 5, igandea

Hartzekodunen eskaintzaren inguruko referenduma deitu du Tsiprasek

Agentziak | Erredakzioa

Galdera hartzekodunen azken proposamenei “bai” ala “ez” izango da, Greziako lehen ministroak adierazi duenez. "Greziak mezu demokratikoa bidali behar du Europara", esan du.

1:19
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hartzekodunen akordio eskaintzaren inguruan erabakitzeko referenduma deitu du Alexis Tsipras Greziako lehen ministroak datorren iganderako.

“Kontsulta igandean, uztailaren 5ean, egingo da” eta galdera hartzekodunen azken proposamenei “bai” ala “ez” izango da, esan du Tsiprasek gauerdian, telebistan, Ministroen Kontseilua premiaz bildu ondoren.

Lehen ministroak ziurtatu egin du herriaren nahia errespetatuko duela, edozein bada ere, eta gaur, larunbata, gutun bat bidaliko die erakunde europarrei erreskatearen luzapena "egun batzuk" atzeratzeko, asteartean bukatzen baita, hiritarrek "presiorik gabe" bozka dezaten.

"Harrotasunez eta erantzukizunez erantzutea nahi dut kasu honetan", esan du Tsiprasek. Halaber, gaineratu duenez, "Greziak mezu demokratikoa bidali behar du Europara".

Europak Europaren parte izaten jarraituko du, baina "demokraziarik gabeko Europa, nortasunik eta norabiderik gabeko Europa litzateke", azpimarratu du lehen ministro greziarrak, kide europarren jokaera "ultimatumtzat" jo eta gero. "Ultimatumari herriaren borondatearekin erantzun behar zaio".

Horren ildotik, Tsiprasek ziurtatu egin du dagoeneko erabakiaren berri eman diola Angela Merkel Alemaniako kantzillerrari, Françoise Hollande Frantziako presidenteari eta Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidenteari.

Gainera, gaur hango 12:00etan 11:00etan Euskal Herrian), ezohiko bilera egingo dute Parlamentuan erreferendumaren eskaera bozkatzeko eta, gaur ere bai, Yannis Dragasakis lehen ministrordea, Euclidis Tsakalotos Nazioarteko Harreman Ekonomikoen ministro ohia eta Draghi bilduko dira.

Gobernuko zenbait ordezkari, tartean, Nikos Pappas Estatu ministroa (Tsiprasen hurbilekoa), Panayotis Lafazonis Energia burua ziur agertu dira herriak "ezetz" borobila emango duela.

a emango duela.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena