Mundua
Ekialde hurbila
ERREDAKZIOA | AGENTZIAK
Palestinaren eta Israelen arteko gatazkan, testuak bi estatuen arteko konponbidea bilatzearen alde egiten du.
Frantzisko aita santua, Mahmud Abas Palestinako presidentearekin. EFE
Palestina estatu gisa aitortzeko eta Israelekin duen gatazkan bi estatuen arteko konponbidea bilatzearen aldeko akordioa sinatu du gaur Vatikanoak. Gainera, testuak Eliza katolikoak Palestinan izango duen estatus juridikoa zehaztu du.
Antoine Camilleri Vatikanoak Estatuekin dituen Harremanetarako idazkariordearen hitzetan, akordioa "positiboa" izango da Palestina "estatu independente, subirano eta demokratikoa" izan dezan.
Horren esanetan, Eliza katolikoak bertan izango dituen hauek ere zehaztuko ditu: estatutua, otoitz lekuak, jarduera soziala, hedabide sozialak eta zerga kontuak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa