Mundua
Negoziazioa
Agentziak | Erredakzioa
Ekonomia ministroak asteazkenean bilduko dira Greziaren aurrerapausoak aztertzeko. Atenasko Burtsak % 9 egin du gora, akordioa lortzeko itxaropena zabaldu delako.
Albisteak (7)
Erreskateari blokeoa kentzeko Greziarekin akordioa ixterik ez dute izan gaur ere Euroguneko Ekonomia ministroek, baina Atenasek aurkeztutako proposamen berriak aurrera egiteko ?oinarri sendoa? direla uste dute. Ministroak aste honetan bilduko dira berriro, ostegunean seguruenik, behin betiko konponbidearen bila.
Donald Tusk Europako Batzordearen presidenteak iragarri duenez, Ekonomia ministroak asteazkenean bilduko dira Greziaren aurrerapausoak aztertzeko.
?Greziaren proposamenak datozen orduetan aztertuko dituzte, azkar asteazkeneko Eurotaldean?, adierazi du Tuskek Euroguneko buruzagien goi-bilera amaitu eta gero.
Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidentearen hitzetan, ?Atenasen proposamenak atzerapenarekin heldu dira, baina pauso garrantzitsu bat dira. Asteazkenean Eurotaldeak emaitzak lortzea espero dut, eta ostegunean Europako Kontseiluan aurkeztzea?.
Hartzekodunekin akordio batera heltzeko itxaropena zabaldu da, eta Atenasko Burtsak % 9 egin du gora. Erreskatearen 7.200 milioi euroko azken tarteari blokeoa kentzeko erreforma egitasmo bat adostu behar dute bi aldeek.
Jeroen Dijsselbloem Eurotaldeko presidentearen hitzetan, azken bilerak ordubete eskas iraun du eta Greziaren planak oso berandu heldu dira, eta, hori dela eta, troikak (Europako Batzordea, Europako Banku Zentrala eta Nazioarteko Diru Funtsa) ez du zehatz aztertzeko denborarik izan.
?Erakundeen (troika) iritzi orokorra da proposamenak zabalak eta osoak direla, baina xehetasunak aztertu behar dituzte, kontuek koadratzen duten ikusteko?, azaldu du Dijsselbloemek bilera amaitu eta gero.
"Lanerako oinarri ona da?
?Lanerako oinarri ona da, baina lana egiteko dago oraindik, proposamenak osatzeko, zehazteko eta koherentzia egiaztatzeko?, adierazi du Pierre Moskovici Ekonomia Gaietarako komisarioak. ?Akordio bat bilatzen ari gara, baina oraindik ez dago akordiorik?, esan du.
Pentsioen erreforman aurrerapauso bat eman du Atenasek proposamen berriekin, baina BEZaren planak labur geratu dira, EBko iturrien arabera.
EBko estatuburuek eta gobernuburuek ekainaren 24an eta 25ean egingo dute udako ohiko goi-bilera.
Greziako eta EBko banderak manifestazioan, Syntagma plazan. Argazkia: EFE
Euroan jarraitzeko akordio bat eskatu dute milaka greziarrek
Bestalde, milaka pertsonak manifestazioa egin dute, Atenasen. Hartzekodunekin akordio batera heltzeko eskatu diote manifestariek Gobernuari, Eurogunean jarraitu ahal izateko.
Syntagma plazan, Parlamentuaren aurrean, ia 7.000 pertsona bildu dira, Poliziaren arabera. Manifestazioa Facebooken bidez deitu dute, ?Europan bizi gara? lelopean.
Manifestarien artean Konstantinos Mitsokatis lehen ministro ohia izan da, eta baita Demokrazia Berria alderdi kontserbadoreko beste kide batzuk ere. Greziako eta Europar Batasuneko banderak eraman dituzte parte-hartzaileek. Mitsokatis txalo artean hartu dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa