18:46

Mundua

San Petersburgo

Greziak beste aukera batzuk dituela ohartarazi du Tsiprasek Errusian

EFE

Bestalde, Greziako bankuei likidezia emateko baliabideak areagotzea onartu du Europako Banku Zentralak; izan ere, kapital-ihesak gora egin du azken orduetan.

1:54
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europar Batasunaz aparte, Greziak beste aukera batzuk dituela ohartarazi du gaur Alexis Tsipras Greziako lehen ministroak Errusian. Hartzekodunekin negoziazioak blokeaturik daude; izan ere, erreskatearen truke erreforma gehiago eskatzen dizkiete Atenasi. Greziako herria “portu seguruagoetara heltzeko” beldur ez dela adierazi du Tsiprasek.

Ekaitz baten erdian gaude, baina itsasoa gobernatzen dakien herri bat gara eta ekaitzak ez gaitu beldurtzen, ezta ozeano berriak aurkitzeko eta portu seguruagoetara heltzea ere”, esan du Tsiprasek San Petersburgon, Nazioarteko Ekonomia Foroan.

Hartzekodunen murrizketak onartzeko presio handiak jasaten ari da Atenaseko Gobernua. Greziako lehen ministroaren ahotan, “arazo greziarra deritzona ez da Greziaren arazoa, Europaren arazo bat baizik”.

“EB elkartasuna eta justizia soziala berreskuratzeko gai izango ote da”, adierazi du Tsiprasek. Eurotaldearen negoziazioek porrot egin zuten ostegunean, Luxenburgon.

Lankidetza memoranduma

Errusia eta Grezia lankidetza areagotzeko memoranduma prestatzen ari direla adierazi du Tsiprasek Vladimir Putin Errusiako presidentearekin bildu baino lehen.

Azaroan lankidetza batzordea berriro bilduko da eta lankidetza ekonomikoa antolatzeko memorandum bat prest izango dugu ordurako”, esan dio Greziako gobernuburuak Kremlineko buruzagiari, Errusiako albiste-agentzien arabera.

Greziako bankuei likidezia emateko baliabideak areagotu ditu EBZk

Bestalde, Greziako bankuei likidezia emateko baliabideak areagotzea onartu du gaur Europako Banku Zentralak (EBZ); izan ere, kapital-ihesak gora egin du azken orduetan.

Greziako bankuek premiaz eska dezaketen zenbatekoa handitzea erabaki du Europako Banku Zentralaren gobernu kontseiluak. Orain arte 84.100 milioi euroko mailegua eska zezaketen Greziako bankuek. Hala ere, ez dute zenbateko zehatzik aipatu.

EBZko gobernu organoak ezohiko bilera egin du telekonferentziaz. Premiazko finantziazioa 3.000 milioi euro baino gehiagotan areagotzea erabaki du, Greziako Bankuak hala eskatuta.

hala eskatuta.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena