Mundua
Epea 30ean amaitzen da
Deskalabrua Atenasko Burtsan Greziako negoziazioek porrot egin ondoren
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Atzo amaitu ziren negoziazioak adostasuna lortzeko Bruselak egin duen “ahal ahalegina” izan ziren.
Atenasko Burtsak % 6ko jaitsiera izan du gaur goizean, atzo Greziako ordezkarien eta hartzekodunen arteko negoziazioa akordiorik gabe amaitu ondoren. Ostegunean Eurotaldea bilduko da.
Atzo amaitu ziren negoziazioak adostasuna lortzeko Bruselak egin duen “ahal ahalegina” izan ziren. Oraindik ere diferentzia "handiak" dituzte bi aldeek, izan ere, erreforma eta doikuntza gehiago eskatzen dizkio Bruselak Atenasi. Ekainaren 30ean amaitzen da Greziako erreskatearen bigarren luzapena.
Goizeko 10:00etan, jaitsiera % 6,24koa zen Atenasko Burtsan, ostiraleko saioa 774,46 puntutan itxi ondoren (gaur goizean 726 puntutan kokatu da).
Bestalde, Greziako Gobernuak ez duela krisiaren “luzapena” sinatuko azpimarratu du Yanis Varufakis Greziako Finantza ministroak. “Gaurkoa oso egun ona da, argitasunaren ordua iritsi baita”.
“Greziak aski dela esan zuen atzo, eta, orain, europarrek erabakiak hartu beharko dituzte, “esan dio Varufakisek Syizaren irrati ofizialari.