20:57

Mundua

EKAINAREN AMAIERARA ARTE

NDFri egin beharreko ordainketak atzeratu ditu Greziak

Agentziak | Erredakzioa

Atenasen erabakia Tsiprasen, Junckerren eta Dijsselbloemen arteko negoziazioek porrot egin ondoren heldu da.

  • Alexis Tsipras Greziako lehen ministroa. Artxiboko irudia: EFE

    Alexis Tsipras Greziako lehen ministroa. Artxiboko irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ostiral honetan eman beharreko 300 milioi euroak ez dizkiola ordainduko jakinarazi dio Greziako Gobernuak Nazioarteko Diru Funtsari (NDF). Ekaineko ordainketa guztiak (1.600 milioi euro) ordainketa bakar baten bidez egingo dituela azaldu du Atenasek. Ekainaren 30ean guztia ordainduko duela jakinarazi du.

Atenasen erabakia asteazkenean Alexis Tsipras Greziako lehen ministroaren, Jean-Claude Juncker Europako Batzordearen presidentearen eta Jeroen Dijsselbloem Eurotaldeko buruzagiaren arteko negoziazioek porrot egin ondoren heldu da. Helburua erreskatearen azken tarteko 7.200 milioiei blokeoa kentzea zen.

“Ekaineko lau ordainketak bakarrean egitea pentsatu dutela jakinarazi diote gaur (osteguna) Greziako agintariek NDFri, ekainaren 30ean egin beharrekoa”, azaldu du Gerry Rice NDFko bozeramaileak adierazpen labur batean.

NDFren araudiak ordainketak (interesak salbu, garaiz ordaindu behar direlako) elkartzeko aukera ematen du, “epe laburrera ordainketa bat baino gehiago egiteak ekar ditzakeen zailtasunei aurre egiteko”, bozeramaileak erantsi duenez. Aukera hori aprobetxatu zuen azken herrialdea Zambia izan zen, 1980ko hamarkadan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena