13:09

Mundua

GREZIA

Aste garrantzitsua Grezian, akordioa gertu baitago

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Atenasko Gobernuak eta nazioarteko hartzekodunek aurrerapausoak eman dituzte. Bestalde, asteon 300 milioi euro ordaindu beharko dizkio Greziak NDFri.

  • Alexis Tsipras Greziako lehen ministroa. EFE

    Alexis Tsipras Greziako lehen ministroa. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aste hau garrantzitsua izan liteke Grezian. Izan ere, akordioa gertu dago nazioarteko hartzekodunekin, eta Nazioarteko Diru Funtsari (NDF) erreskatearen zati bat ordaindu beharko dio.

Azken egunetan, harreman politikoak areagotu egin dituzte. Denek, nazioarteko erakundeek zein Atenasko Gobernuak, aurrerapausoak eman dituztela aitortu dute, baina, antza denez, oraindik ere desadostasunak daude bi puntutan: lan merkatuaren legeak eta pentsioak.

Balio Erantsiaren gaineko Zergaren (BEZ) erreforma ere oso gatazkatsua izan da, baina badirudi akordioa gertu dagoela gai horretan. Atenasko Gobernuaren azken proposamenak lau tasa mota ezartzea aurreikusten du, eta, horrela, oinarrizko elikagaiek zerga minimoak izatea bermatuko lukete.

Greziak erreskatearen zati bat, 300 milioi euro, ordaindu beharko dio asteon NDFri, baina guztira 1.600 milioi euro eman beharko dizkio Atenasek ekainean. Greziak badu aste honetako ordainketa egiteko funts nahikorik, baina ez gainerako gastuak ordaintzeko beste.

Alexis Tsipras lehen ministroaren Exekutiboaren gastu arrunta 2.800 milioi eurokoa da hilero.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena