Mundua
Bilerak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
David Cameronek eta Angela Merkelek bilera egin dute. Europar Batasunaren berrikuntzaren inguruan Cameronek egindako proposamen izan dute hizpide.
David Cameron eta Angela Merkel bileraren osteko prentsaurrekoan. Argazkia: EFE
Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak eta David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak bilera egin dute gaur. Bilkuran hizpide izan dute David Cameronek Erresuma Batuak Europar Batasunean jarraitu ahal izateko proposamena.
“Borondatea dagoenean bidea aurkitzen da”, esan du Merkelek bileraren ostean emandako prentsaurrekoan. Cameronek bere eskaerak azaltzeko bilerak egin ditu azken egunetan Parisen, Varsovian eta Hayan.
“Ez dago ez konponbide magikorik, ez eta azkarrik. Baina borondatea egonez gero, bidea aurkitzen da”, errepikatu du Cameronek. “Europar Batasuna hobe egongo da Erresuma Batua bertan baldin badago, eta Erresuma Batuaren interesak hobeto defendatuko dira Europar Batasuna berrituta baldin badago”, gaineratu du.
Bi agintariek nabarmendu dutenez, 2017ko amaieran Erresuma Batuan egingo den erreferendumaren emaitzek baldintza dezakete elkarrizketa eta haren arrakasta. Hori dela eta, prozesuan aterik ez ixtearen alde agertu dira.
Hollanderekin bilera
David Cameron François Hollande Frantziako presidentearekin ere bildu da. “Europar Batasunean berrikuntzak egiteko ‘status quo’a ez da behar bezain ona”, esan du bileraren ostean Cameronek.
“Erresuma Batuak EBn jarraitzea nahi du Frantziak”, azpimarratu du Hollandek. “Europak eta Erresuma Batuak elkarrekin jarraitzeko interesa dutela uste dugu”, gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa