18:29

Mundua

Grezia-hartzekodunak

Negoziazioak 'azken txanpan' daudela adierazi du Tsiprasek

Agentziak | Erredakzioa

Bruselako Taldea akordio baten zirriborroa idazten hasi dela esan du Atenaseko funtzionario batek, baina Europako funtzionarioek ukatu egin dute.

  • Alexis Tsipras Greziako lehen ministroa. Argazkia: EFE

    Alexis Tsipras Greziako lehen ministroa. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bere Gobernua Eurogunearekin eta Nazioarteko Diru Funtsarekin (NDF) akordio batera heltzeko ?azken txanpan? dagoela ziurtatu du gaur Alexis Tsipras Greziako lehen ministroak, baina eztabaidan zirriborro bat idazten hasteko aurrerapauso nahikorik eman ez dutela azaldu dute Europako funtzionarioek.

Tsiprasen hitzetan, ustezko konpromisoaren xehetasunak gutxi barru azalduko dituzte. Antza denez, soldatetan eta pentsioetan murrizketa gehiago egin beharko dituzte, Grezian.

?Azken txanpan gaude, baina lasaitasuna eta ausardia behar dira noski?, esan du Tsiprasek kazetarien aurrean, elkarrizketetan parte hartzen ari diren ministroekin bildu eta gero.

Zirriborroa

Aldez aurretik, Bruselako Taldea (negoziatzaileak) akordioaren zirriborro tekniko bat idazten hasi dela adierazi du Atenaseko funtzionario batek.

Greziako Gobernuaren iragarpena eta Europako Batzordeak azaldutako iritzia oso bestelakoak dira; izan ere, negoziazioen aurrerapausoak akordio bat egiten hasteko nahikoak ez direla esan du Valdis Dombrovskis EBko Exekutiboaren presidenteordeak.

?Akordio tekniko bat bermatzeko gogor lanean ari gara. Baina oraindik ez gaude horretan?, zehaztu du Dombrovskisek.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Grezia

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena