23:53

Mundua

Lurrikarak

70.000 bat umek premiazko elikagaiak behar dituzte Nepalen

Agentziak | Erredakzioa

Gainera, milaka jaioberri arriskuan daudela ohartarazi du Save the Children erakundeak. Bestalde, nazioarteak emandako erantzunarekin desengainua hartu du NBEk.

01:19
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Unicefek jakitera eman duenez, Nepalen 5 urtez azpiko 70.000 bat haurrek premiazko elikagaiak behar dituzte euren osasun egoerak okerrera ez egiteko.

Duela hilabete bat bi lurrikara handik Nepal astindu zuten, eta lurrikara suntsitzaile horien aurrean nazioarteak emandako erantzunarekin desengainua hartu dute, NBEko arduradun batek onartu duenez. Emaileak gehienbat berreraikuntzan ari dira lanean, elikagai eta babeslekuak eskaini beharrean, salatu du.

14 barruti kaltetuenen 15.000 umek elikagai terapeutikoak behar dituzte desnutrizio larriari aurre egiteko. Gainera, 55.000 bat haurrek elikadura osagarria behar dute berriz osasuntsu eta sendo hazi ahal izateko.

Lurrikara izan baino lehen, hamar umetik batek desnutrizio larria zuen Nepalen, eta hamarretik lauk hazkuntzan atzerapena zuten, desnutrizio kronikoa dela-eta, Unicefen arabera. Hondamendiaren ondorioz egoerak okerrera egin duela azaldu erakundeak.

Save the Children

Milaka jaioberri gaixotasun larriak harrapatzeko edo hiltzeko arriskuan daudela ohartarazi du Save the Children erakundeak. 93.000 bat haurduni zuzenean eragin zieten apirilaren 25eko eta maiatzaren 12ko lurrikara handie.

Emakume ugari haurtxoekin etxetik kanpo bizi dira, plastikozko izaren azpian, baldintza penagarriak eta hotz handia jasaten. Montzoia hasten denean, euriteekin gaixotasunak barreiatzeko arriskua areagotuko da, batez ere uraren bidez kutsatzen direnak zabaltzekoa, kolera esaterako.

Sindhupalchok, Dolakha eta Gorkha eskualdeetan, lurrikara horien ondorioz, amak artatzeko osasun instalazioen % 73 kaltetuta daude eta txikituta daude horietako asko. Beraz, medikuek aukera gutxi eta baldintza oso txarrak dituzte zonaldean horiek artatzeko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena