14:11

Mundua

Siria

Estatu Islamikoak 400 zibil hil ditu Siriako Palmira hirian

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Hildako gehienak haurrak eta emakumeak dira. Estatu Islamikoak asteazkenean hartu zuen hiriaren kontrola.

  • Palmirako ondare arkeologikoak. Artxiboko irudia: EFE

    Palmirako ondare arkeologikoak. Artxiboko irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Estatu Islamikoak 400 zibil (gehienak emakumeak eta haurrak) hil ditu igande honetan Siriako Palmira hirian, Siriako telebista publikoak jakitera eman duenez.

Palmirako herritarrek eman diote horren berri telebista publikoari. Bestalde, oposizioko ekintzaileek sare sozialetan adierazi dute ehunak hilotz daudela bertako kaleetan. Itxura guztien arabera, Baxar al-Asad Siriako presidentearen alde borrokatzen ari diren soldaduak dira hildakoak.

Estatu Islamikoak asteazkenean bereganatu zuen hiriaren kontrola, eta Siriako agintariak kezkatuta agertu dira Palmirako ondare arkeologikoa arriskuan ikusten dutelako.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena