10:31

Mundua

Palestina

Israelek apartheida ezarri du Zisjordaniako autobusetan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Palestinarrek debekatuta dute israeldarren autobusetan bidaiatzea.

  • Ume bat, Qadomem herrian (Palestina) militarrei harri bat jaurtitzen. EFE

    Ume bat, Qadomem herrian (Palestina) militarrei harri bat jaurtitzen. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Israelek apartheid neurria ezarri du Zisjordaniako autobusetan, eta, horren ondorioz, palestinarrek debekatuta dute israeldarren autobusetan bidaiatzea, bertako hedabideek gaur jakinarazi dutenez.

Agindua Mosehe Yaalon Defentsa ministroak eman du, eta indarrean dago jada.

Egunero, ehunka palestinar joaten dira Zisjordaniatik Israelera lan egitera, batik bat eraikuntzaren sektorean, eta egunean bertan itzultzen dira etxera, kontrol militarrak zeharkatuta. Israelen lan egiteko eta bidaiatzeko baimenak erakutsi behar izaten dituzte kontrol horietan.

Nolanahi ere, orain arte, kolono israeldarrek ere erabiltzen dituzten autobusetan egiten zituzten bidaiok, baina Defentsa Ministerioak galarazi egin die.

Hori dela eta, hemendik aurrera, Israelen lan egitera joan nahi duten pakestinarrek israeldarrentzako autobusak hartu gabe zeharkatu beharko dituzte Rayhan, Hala, Eliahu eta Eyal guneetako kontrol militarrak, joan-etorrietan.

Defentsa Ministerioaren Administrazio Zibilerako Sailak urrian iragarri zuen autobusetan apartheida ezartzeko plana, eta ordutik bertatik polemika handia sortu zuen giza eskubideen aldeko taldeen artean.

Hori horrela, Yesh Din (Justizia Badago) gobernuz kanpoko erakundeak salatu du neurria "arrazista eta lotsagarria" dela, eta auzitara joko duela iragarri du, epaileek bertan behera utz dezaten.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena