Mundua
Sirian
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
AEBko Gobernuak onartutako operazioan, Abu Sayyaf Estatu Islamikoaren liderretako bat hil eta Umm Sayyaf horren emaztea atxilotu dute.
Sirian izandako erasoetako bateko irudia
AEBko indar militar bereziek Abu Sayyaf Estatu Islamikoaren buruzagietako bat hil dute Sirian. Etxe Zuriak jakinarazi duenez, gizon hori bilatzeko eta atxilotzeko asmoz AEBko Gobernuak abiatutako operazioan Abu Sayyaf Estatu Islamikoaren liderretako bat hil eta Umm Sayyaf horren emaztea atxilotu dute.
Al Amr izeneko "operazioan Abu Sayyaf hil egin da, AEBko indar armatuen aurka egin ostean". Umm horren emaztea, berriz, atxilotzea lortu dute, eta Irakeko atxiloketa-zentro militar batean dago jada.
Operazio horri esker, gainera, bikote horrek gatibu zuen emakumezko yezidi bat askatu dute. "Ahalik eta lasterren emakume hori familiarekin eramateko asmoa dugu", esan du Bernadette Meehan Etxe Zuriko bozeramaileak.
Atentatu berriak Sirian
Bestalde, gutxienez 48 lagun hil dira, horietako 9 adingabe direla, Idlebeko probintzian, Siriako ipar-mendebaldean, Bachar al Asadeko hegazkinek egindako bonbardaketen ondorioz, Giza Eskubideen Siriako Behatokiak jakitera eman duenez.
Iturri horren arabera, Kafr Ueideko udalerriaren hainbat zonalderen aurka abiatutako erasoan gutxienez 28 lagun hil dira.
Gainera, beste bonbardaketa bat izan da Saraqebeko udalerriko azoka baten kontra. Horretan, gutxienez 17 zibil hil eta zenbait lagun zauritu dira.
Halaber, beste hiru pertsona hil dituzte Idleb hiriko hainbat auzoren kontra izandako erasoan.
Bestalde, Estatu Islamikoaren 19 jihadista gutxienez hil dira Al Omreko petrolio-gunean, bertan izandako zenbait bonbardaketen ondorioz.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa