Mundua
Bidaia historikoa
Agentziak | Erredakzioa
Frantziako presidente batek Kubara egindako lehen bisita ofiziala da. Hollande Fidel Castro Kubako presidente ohiarekin bildu da Habanan. Bilerak 40 minutuko iraupen izan du.
Albisteak (4)
François Hollande Frantziako presidenteak Estatuaren babesa helarazi dio Habanari, Kubari "horrenbesteko kaltea egin dioten" neurriak bertan behera uzteko, AEBk irlari egiten dion enbargoari erreferentzia eginez.
"Frantziak ahal duen guztia egingo du erabaki berriak har daitezen, irekiera baiezta dadin, Kubari horrenbesteko kaltea egin dioten neurriak bertan behera uzteko herrialde bakoitzaren izaera errespetatua izan dadin; horixe da egin behar duguna", adierazi du Hollandek Habanako Unibertsitatean eman duen hitzaldian.
Hollandek azpimarratu duenez, gainera, Frantziako presidente batek Kubara egin duen lehenengo bisita honetan, ez du harremanak indartzeko asmoa soilik, baizik eta zabaltzeko.
"Raul Castrori esango diodana (arratsaldean bilduko dira) da etapa berriak elkarrekin gainditu nahi ditudala, gure herrialdeez, baina baita Europaz eta Amerika Latinoaz hitz egin nahi dudala", azaldu du Hollandek.
Gainera, Hollande Fidel Castro Kubako buruzagiarekin bildu da Habanan, Frantziako iturri diplomatikoek jakinarazi dutenez. 88 urteko Kubako presidente ohiaren eta Frantziako presidentearen arteko bilera 19:00etan hasi da eta 40 minutuko iraupena izan du, iturrien arabera.
Fidel Castro hartu eta gero, Hollandek ohiko lore eskaintza egin du Jose Marti sonatuaren monumentuaren aurrean, Iraultza Plazan.
Lehenengo bisita
François Hollande Frantziako presidentea Kuban da, bisita ofizialean. Bidaia historikoa da Hollanderena, Frantziako presidente batek Kubara bisita ofiziala egiten duen lehen bisita ofiziala izango baita. Kariben zehar egitekoa den bidaiaren baitan kokatzen da Kubako bisita.
Komunikabideen aurrean egindako adierazpenetan, Hollandek esan du ''emozio handiz'' iritsi dela uhartera, eta bisita ''historikoa'' dela azpimarratu du. "Kuba mundura zabaltzeko prozesuan parte hartzen duen mendebaldeko lehen presidentea izatea sinboloa ere bada'', gaineratu du.
''Frantziak, Europar Batasunarekin batera, lagundu egingo dio Kubari prozesu horretan'', esan du Hollandek, eta Frantzia Kubaren aliatu leiala izango dela azpimarratu du.
Gaur bertan bilduko da Hollande Raul Castro Kubako presidentearekin.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa