08:05

Mundua

Krisia Grezian

Greziaren egoera, aztergai Eurotaldean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Atenasko Gobernuak eta nazioarteko hartzekodunek akordioa lortu beharko lukete ekaina baino lehen.

2:22
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Greziaren eta nazioarteko hartzekodunen arteko negoziazioen egoera aztergai izango du gaur Eurotaldeak. Zortzi aste falta dira erreskatea amaitzeko, eta Atenasek likidezia arazoak ditu, baina oraindik ez dute akordiorik lortu.

Hori horrela, Grezia, Europako Batzordea, Europako Banku Zentrala (EBZ) eta Nazioarteko Diru Funtsa (NDF) negoziatzen ari dira egunotan. "Akordioa ekainaren hasieran heldu beharko litzateke, gehienez", Euroguneko goi-kargudun batek adierazi duenez.

Negoziazioak antolatu eta bideratzeko prozesuan aurrerapausoak eman dituzte, baina oraingoz ez dute akordiorik lortu. "Urrun gaude", aitortu dute Europako Batzordetik.

Horrenbestez, gaurko bileran ez dute erabaki irmorik hartuko. Euroguneko Ekonomia eta Finantza ministroek, baina, adierazpen bateratu bat sinatuko dute seguruenik, aurrerapausoak txalotu eta hartzekodunei eta Greziari lan egiten jarraitzea eskatzeko.

Alexis Tsipras lehen ministroaren Gobernuak aurrekoak kaleratu zituen 3.900 funtzionario kontratatu ditu berriz, eta hartzekodunak haserre agertu dira, Greziaren aldebakarreko erabakia izan baita.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena