Mundua
Lurrikara Nepalen
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Jose Manuel Garcia-Margallo Espainiako Atzerri ministroak adierazi du ez dagoela inolako itxaropenik lurrikaraz geroztik falta diren 6 espainiarrak aurkitzeko.
Jose Manuel Garcia-Margallo Espainiako Atzerri ministroak adierazi duenez, ez dago inolako itxaropenik apirilaren 25eko Nepalgo lurrikaraz geroztik falta diren sei espainiarrak aurkitzeko. Hori dela eta, amaitutzat eman dituzte horiek topatzeko bilaketa lanak.
"Dagoeneko ez dago horiek bizirik topatzeko itxaropenik", azaldu du Garcia-Margallok Atzerri Ministerioan eskainitako prentsaurrekoan.
Halaber, esan du lanean jarraituko dutela gorpuak Espainiara eramateko eta iragarri du gaur egingo duela atzera Armadako Boeing 707 hegazkinak.
Hala ere, Garcia-Margallok iragarri du auzitegi medikuek Nepalen jarraituko dutela lurrikaran hil diren pertsonak identifikatzen laguntzeko, horien artean espainiarren bat egon litekeelako.
Ildo horretan, gaineratu du Espainiako Polizia Zientifikoko kideak ere bertan geldituko direla falta diren espainiarrak identifikatzeko "itxaropena" dagoen bitartean.
Guztira, 557 espainiarrei eragin die lurrikarak eta horietatik 549 aurkitu dituzte, 6 falta dira, 1 hilda topatu dute eta beste pertsona bat lurrikararen ondorengo istripu batean hil zen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa