15:36

Mundua

Sirian

50 zibiletik gora hil dira koalizioak abiatutako bonbardaketetan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Biktimak sei familietakoak dira, eta ostegun eta ostiral gauetan izandako erasoaldietan hil dira. 2011az geroztik, 200.000 lagunetik gora hil dira Siriako gatazkaren ondorioz, NBEk salatu duenez.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

50 herritarretik gora hil dituzte azken egunotan Sirian Estatu Islamikoaren aurka nazioarteko koalizioak abiatutako bonbardaketetan. 2011az geroztik, 200.000 lagunetik gora hil dira Siriako gatazkaren ondorioz, NBEk salatu duenez.

Giza Eskubideetarako Siriako Behatokiaren erakundeak salatu duenez, gutxienez 52 zibil hil eta 13 desagertu dira Bir Mahaliko herrixkan, Alepoko ipar-probintzian.

Biktimak sei familietakoak dira, eta ostegun eta ostiral gauetan izandako erasoaldietan hil dira.

Halaber, Behatokiak jazotakoa gaitzetsi du, eta erantzukizunak eskatu ditu.

"Zonaldean Estatu Islamiarreko kideak zeudela aitzakitzat hartuta, nazioarteko koalizioak Serrin udalerriko herritarren aurka abiatutako sarraskia gogor gaitzetsi nahi du Giza Eskubideetarako Siriako Behatokiak", esan du Gobernuz Kanpoko Erakundeak ohar baten bidez.

2011ko martxoaz geroztik, Siriako gatazka armatua piztu zenetik, alegia, 200.000 lagunetik gora hil dira, Nazio Batuen Erakundearen arabera; Behatokiaren ustez, berriz, 220.000 hildakotik gora izan dira dagoeneko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena