Mundua
13.000 zauritu baino gehiago
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Milaka pertsona Katmanduko ibarretik, hondamenditik, ihes egiten ari dira, izurriteen beldur direlako. Hala ere, landa-guneetan egoera okerragoa dela ohartarazi dute gobernuz kanpoko erakundeek.
Albisteak (3)
Bideoak (5)
Iragan larunbatean Nepal astindu zuen lurrikarak 6.000 hildako eta 13.000 zauritu baino gehiago utzi ditu dagoeneko, Nepalgo Barne Ministerioak gaur jakitera eman duen azken balantzearen arabera.
Orain arte, hildakoak 6.166 eta zaurituak 13.232 dira, Ministerioak Larrialdietarako Koordinazio Zentroaren bidez jakinarazi duenez.
Gutxienez 130.000 etxebizitza guztiz txikitu ditu lurrikarak, eta ia beste 85.800ri kalte egin die.
Gainera, lurrikarak ia 2,8 milioi desplazatu utzi ditu 28 milioi biztanle dituen herrialde batean, NBEko datuen arabera. Datozen hiru hilabeteetan premiazko laguntzarako 415 milioi dolar beharko dituztela uste dute. Orain arte 22 milioi jaso dituzte.
Exodoa Katmandun
Milaka pertsona Katmanduko ibarretik, hondamenditik, ihes egiten ari dira, izurriteen beldur direlako. Hala ere, landa-guneetan egoera okerragoa dela ohartarazi dute Gurutze Gorria eta Mugarik Gabeko Medikuak gobernuz kanpoko erakundeek.
400.000 pertsona inguruk Katmandu utzi dute jadanik. Bien bitartean, milaka pertsona kalean bizi dira Nepalgo hiriburuan, eta ospitaleak lepo daude. Dendak pixkanaka-pixkanaka zabaltzen eta argindarra berrekuratzen ari dira bost egun geroago.
Kamioneta bat Katmandun. Argazkia: EFE
Milaka lagunek hiriburutik ihes egin nahi duten bitartean, beste askok Katmandura heldu nahi dute elikagai eta zerbitzu medikoen bila. Urrutiko herrixkak errepidez inkomunikaturik geratu dira.
Laguntza eta erreskatea
Hiriburuaren kanpoaldean dauden kanpamenduetara laguntza apurka-apurka heltzen ari da, ehunka pertsonek salatu dutenez. Horregatik, bizirik irauteko antolakuntza sistema propioa eratu dute.
22 herrialdeko 54 erreskate taldetako 1.700 kide kaltedunak laguntzen ari dira Nepalen. Hondakinen artean biktimak topatzeko 147 zakur erabiltzen ari dira, NBEko Gai Humanitarioetarako Bulegoak (OCHA) azaldu duenez.
Erreskate taldeak lanean Bhaktapuren, Katmandutik 10 kilometrora. Argazkia: EFE
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa