Mundua
Lurrikara Nepalen
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Laguntza Katmandu hiriburura iristen ari bada ere, arazoak dituzte hori nekazal guneetara eta mendi guneetara eramateko. Bestalde, hatzetan izozteak dituen euskal mendizalea gaur espainiaratuko dute
Albisteak (2)
Bideoak (3)
Larunbatean Nepal astindu zuen lurrikara eta bost egunera, giza laguntza iristen ari da Katmandu hiriburura, baina zailtasunak dituzte laguntza behar bezala banatzeko; bereziki, arazoak dituzte nekazal eta mendi guneetara iristeko.
Milaka lagun Katmandu hiriburura iritsi nahian dabiltza elikagaiak eta osasun arreta eskuratzeko eta horietako gehienak hainbat egunez isolatuta egon diren lurraldeetakoak dira. Laguntza apenas iristen da Katmandu hiriburuaren inguruan dauden herrietako kanpalekuetara, haurrei eta adineko pertsonei laguntzeko antolatzea erabaki duen giza talde batek salatu duenez.
Bhaktapur hirian, Katmandutik 10 kilometrora, kanpalekuak eraiki dituzte eta horietako batean 1.200 lagun baino gehiago elkartu dira Gurutze Gorriaren toldoen eta sukaldeko mahai-oihalen azpian. Arjun Konda ingeleseko irakaslea koordinatzaile lanak egiten ari da iristen den laguntza apurra modu arrazionalean banatzen dela bermatzeko. "Asko gara eta iristen zaigun laguntza ez da nahikoa guztiontzat. Gosearen arazoa izango dugu edozein unetan", gaineratu du.
Milaka herritar hiriburura iritsi nahian dabiltzan bitartean, beste batzuek bertatik atera nahi dute. Elektrizitatea itzultzen hasia da eta dagoeneko dendak ere irekitzen hasi dira, baina herritarrek bertatik atera nahian jarraitzen dute.
Nepalgo Merkataritza Ganbarako eta Industriako Federazioko presidenteak ohartarazi duenez, 400.000 lagun inguruk ihes egin dute hiriburutik, gehienak, langileak.
Bien bitartean, erreskate taldeak lanean ari dira hondakinen artean egon daitezkeen pertsonak ateratzeko. Gaur bertan Pemba Lama izeneko hamabost urteko mutiko bat erreskatatu dute Gongabun, Katmanduko barrutian.
Nepalgo Barne Ministerioak berri eman duenez, dagoeneko 5.492 hildako eta 10.965 zauritu zenbatu dituzte.
Euskal mendizale bat espainiaratuko dute datozen orduetan
Bestalde, eskuko hatzetan izozteak dituen euskal mendizalea eta Polizia Nazionaleko ikuskatzaile bat gaur espainiaratuko dituztela jakinarazi du Jose Manuel Garcia-Margallo Espainiako Atzerri ministroak.
Euskal mendizalea lurrikara gertatu baino lehenagotik zegoen zaurituta eta polizia nazionala, ostera, lurrikararen ondoren larrialdi egoeran zegoen espainiar bati laguntzen ari zela zauritu zen.
Txekiar Errepublikako hegazkin konpainia bateko hegaldi batean iritsiko dira datozen orduetan estatu espainiarrera. Polizia Nazionaleko ikuskatzailea Madrilera eramango dute eta euskal mendizalea, berriz, Zaragozako Ospitalera eramango dute hatzetako izozteak osatzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa