18:43

Mundua

Darkush udalerrian

Gutxienez 34 hildako Siriako Armadak abiatutako bonbardaketetan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Giza-Eskubideetarako Behatoki Siriarrak jakitera eman duenez, hildakoen artean gutxienez bederatzi emakumezko eta hainbat adingabe daude.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gutxienez 34 lagun hil dira gaur Siriako Armadak abiatutako bonbardaketetan, Darkush udalerrian, Idlebeko kanpoaldean, Siriako iparraldean, hain zuzen ere.

Rami Abdelrahman Giza Eskubideetarako Behatoki Siriarraren zuzendariak baieztatu duenez, hildakoen artean gutxienez bederatzi emakumezko eta hainbat adingabe daude.

Halaber, litekeena da hildakoen kopuruak gora egitea, zauritu larri ugari baitaude, Behatokiak jakinarazi duenez. Hasierako informazioen arabera, 60 bat lagun hil ziren.

Bachar al Asadeko Gobernuaren ehiza-hegazkinek Darkusheko hainbat zonalderen aurkako erasoa abiarazi dute, baina oraindik ez dakite eraso horiek biktimarik eragin ote duten.

Bestalde, ehiza-hegazkin siriarrek 20 bat bonbardaketa bota dituzte Yisr al Shugurreko zonaldearen kontra, baina kasu horretan ere ez dute hildakoen berririk.

Nusrako Fronteak (Al Kaidako filial siriarra) eta talde islamista batzuek Yisr al Shugur udalerria hartu zuten kontrolpean atzo. Idlebeko probintzian Siriako Gobernuaren esku zegoen udalerri bakarra zen. Bertan izandako borrokaldietan 100 bat lagun hil ziren.

Al Nusrako jihadistek eta euren lagunek Idlebeko hiriburua mendean hartu zuten joan den martxoaren 28an. Gobernuaren kontrolpetik kanpo dagoen bigarren probintzi-hiriburua da, Al Raqarekin batera (azken hau Estatu Islamiarraren esku dago).

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena