14:04

Mundua

Goi-bilera Bruselan

Renzi: 'Immigrazioaren arazoari erantzun politikoa eman behar diogu'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bihar eta etzi Bruselan egingo duten goi-bileran, “erantzun tekniko” edota “emozio-hitzen” gainetik, erantzun politiko bat adostu beharko luketela azpimarratu du Mateo Renzik.

  • Mateo Renzi

    Mateo Renzi

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Immigrazioaren arazoari “erantzun politikoa” emateko “premia” adierazi dio Matteo Renzi Italiako lehen ministroak Europar Batasunari.

Bihar eta etzi Bruselan egingo duten goi-bileran, “erantzun tekniko” edota “emozio-erreakzioen” gainetik, erantzun politiko bat adostu beharko luketela azpimarratu du Mateo Renzik.

“Emozio-erreakzioak ez dira nahikoak, ezta erabaki edo konpromiso teknikoak ere; politikaren unea iritsi da”, defendatu du. “Erantzun faltaren eraginez, ihes egiten ari den belaunaldi oso bat itota dago”, salatu du.

Egoera horri Italiak bakarrik ezin izango diola aurre egin nabarmendu du Matteo Renzik bere hitzaldian. Hortaz, Europar Batasunari “estrategia politikoa” diseinatzeko eskatu dio, eta estrategia horrek jarraitu beharko lituzkeen lau puntu proposatu ditu: “lehengo eta behin, Europar operazioak indartu behar dira. Ondoren, trafikanteen aurka irmo borrokatu behar dugu, XXI. mendeko esklabistak baitira”.

Bestalde euren herrialdeetatik ihes egin ez dezaten, emakumezko eta gizonezko horien erabakia ahultzearen alde agertu da. Azkenik, eztabaida egitea “premiazkoa” dela esan du Italiako agintariak

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena