Mundua
Libia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Antza denez, hildakoak kristau etiopiarrak dira. Dena den, oraindik ez dute ziurtatu bideoa egiazkoa denik.
Argazkia: EiTB
30 pertsonaren heriotza erakusten duen bideoa zabaldu du igande honetan Estatu Islamikoak. Antza denez, hilketa Libian egin du eta hildakoak kristau etiopiarrak dira. Erdiak tiroz hil omen dituzte; beste erdiak, berriz, lepoa moztuta. Dena den, oraindik ez dute ziurtatu bideoa egiazkoa denik.
Aipaturiko bideoan "gurutzatuak" izatea leporatzen diete kristauei, eta horien helburua musulmanak hiltzea dela esaten dute.
Etiopiako agintariek gaitzetsi egin dute "ekintza krudel hau", baina ez dute baieztatu hildakoak etiopiarrak direnik. "Bideoa ikusi dugu, baina Kairon dugun enbaxadak ezin izan du baieztatu etiopiarrak direnik", azaldu du Redwan Hussein Etiopiako Gobernuaren bozeramaileak. "Edozein kasutan, Etiopiako Gobernuak gaitzetsi egiten du ekintza krudel hau", gaineratu du.
, gaineratu du.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa