Mundua
Ofiziala da
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Haren Facebook orrian argitaratutako bideo batean adierazi du estatubatuarrek txapeldun bat behar dutela eta berak txapeldun hori izan nahi duela.
Albisteak (2)
Bideoak (2)
Informazio gehiago (1)
Hillary Clinton AEBko estatu idazkari ohiak gaur iragarri du ofizialki Ameriketako Estatu Batuetako 2016ko presidente hauteskundeetarako haren hautagaitza. Hala, demokraten presidentegai izateko lehian sartu da eta presidente izatera heltzen bada, hori lortzen duen lehendabiziko emakumezkoa izango da.
Hala iragarri du sare sozialetan argitaratu duen mezu batean. Haren esanetan, bera da estatubatuarrek behar duten "txapelduna".
"Presidente izateko nire hautagaitza aurkeztuko dut. Estatubatuarrek txapeldun bat behar dute eta nik txapeldun hori izan nahi dut", adierazi du Facebookeko haren orrialdean argitaratutako bideo batean.
Beraz, espero zena baieztatu da eta Clinton AEBko presidente izaten ahaleginduko da. Aurrez, ordea, alderdi demokratako hautagaia izan beharko du. 2008an ahalegindu zen, baina alderdi demokratako hauteskunde primarioetan Barack Obama egungo presidenteak aurrea hartu zion.
Clintonek kanpainako bere lehen hitzaldia gaur bertan emango du Iowa estatuko Des Moines hirian, hain zuzen ere, presidente hauteskundeei begira giltzarri izaten den estatuan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa