Mundua
Italia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gainera, etorkin bat hilik aurkitu dute. Bien bitartean, erreskatatutako etorkinak Siziliako portuetara eraman dituzte.
Lampedusa. Artxiboko irudia: EFE
Italiako kostazainek mila etorkin inguru erreskatatu dituzte azken orduotan Mediterraneoko uretan, Libiako kostatik gertu, iturri ofizialek berri eman dutenez.
Antza denez, etorkinez beteriko hiru txalupa nora ezean zeuden.
Txalupa horietako batetik eman zuten abisua, satelite bidezko telefono bati esker. Ondoren, erreskate operazioa martxan jarri zen eta etorkin baten hilotza aurkitu zuten.
Erreskatatutako etorkinak Siziliako portuetara eraman dituzte, Italiako itsas armadaren hiru ontziren eta merkataritzako hiru ontziren laguntzarekin.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa