11:02

Mundua

Greziako krisia

Greziak erreskatearen 460 milioi euroko zati bat ordaindu dio NDFri

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Atenasko Gobernuak beste 747 milioi euro eman behar ditu maiatzaren 12a baino lehen.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Greziak erreskatearen zati bat ordaindu dio gaur Nazioarteko Diru Funtsari (NDF), herrialde horretako Finantza Ministerioaren iturriak aipatuta EFE agentziak zabaldu duenez. Hain zuzen ere, 460 milioi euro eman ditu. Ordainketa New Yorkeko bankuak irekitzen dituztenean sartuko da indarrean.

Atenasko Gobernuak beste 747 milioi euro eman behar ditu maiatzaren 12a baino lehen, eta 2.000 milioi gehiago ekainean.

Igandean, Yanis Varoufakis Finantza ministroa Washingtonera joan zen, eta, bertan, Christine Lagarde NDFko zuzendariarekin bildu zen, Greziaren erreforma planak hizpide.

Batzar horretan, hartzekodunekin dituzten beharrei aurre egingo dietela bermatu zion Varoufakisek.

Gaur, Moskun eskainitako agerraldi batean, Alexis Tsipras Greziako lehen ministroak Eurogunean jarraitu nahi dutela nabarmendu du.

"Europarentzat eta guretzat onuragarria den akordio bat sinatu nahi dugu Europar Batasunarekin; gure helburua da Greziak Eurogunean jarraitzea", gaineratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena