Mundua
Greziako parlamentua
Agentziak
Horren haritik, Sigmar Gabriel Alemaniako kantzillerorde eta Ekonomia ministroak esan du "inozokeria" dela Atenasek orain naziek eragindako kalteen auzia azaleraztea.
Alemaniak II Mundu Gerran eragindako kalteengatik eta naziek greziarrei eskatutako kredituagatik -behartuta- 278.700 milioi euro zor dizkio Greziari, bertoko Parlamentuak eta Kontuen Auzitegiak egindako kalkuluen arabera.
Dimitris Mardas Greziako Finantza ministrordeak jakinarazi duenez, herritarrei eta azpiegituretan eragindako kalteek 278.700 milioiko zorra pilatu dute, horietatik, 10.300 milioi behartutako kreditutik datozkio.
Mardas gogorarazi egin du Parisen 1946an egindako Konferentzian (gerraondoko mapa politikoa zehaztu zuten) kalkulatu zuten kalte-ordainak 341.200 milioikoak zirela.
Greziako Gobernuak eskatu egin dizkio Alemaniari biktimen kalte-ordainak, azpiegituretan eragindako kalteak ordaintzea eta III Reich-ak behartutako kreditua betetzea.
"Inozokeria"
Sigmar Gabriel Alemaniako kantzillerorde eta Ekonomia ministroak esan du "inozokeria" dela Atenasek orain naziek eragindako kalteen auzia azaleraztea.
Gabrielen ustean, gainera, azpikeria politikoa da "euroaren egonkortasunaren gaineko eztabaidan" gaia sartzea, egingo arazoa ez duelako "zerikusirik II Mundu Gerrarekin eta kalte-ordainekin".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa