Mundua
Grezia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Greziako Ekonomia ministroak azaldu duenez, zorraren zenbatekoa murrizten ahalegintzen ari dira.
Yorgos Stathakis Greziako Ekonomia ministroa. Artxiboko irudia: EFE
George Stathakis Greziako Ekonomia ministroak baieztatu duenez, Atenasek egun gutxi barru lortuko du akordioa nazioarteko hartzekodunekin.
Eleftheros Typos egunkariari eskainitako elkarrizketan, Stathakisek azaldu du zorraren zenbatekoa murrizten ahalegintzen ari direla eta mailegu horiek franko suitzarretara bihurtzeko legea ateratzea aztertzen ari direla. Aldi berean, dirurik ez dute familiei laguntzeko diru-funtsa berezi bat sortzeko asmoa du.
Inbertsio publikoari dagokionez, 2016rako amaituta egotea aurreikusita zeuden autobiak bukatzea eta uda aurretik aurkeztuko den garapenerako lege berria Juncker Planarekin lotzea defendatu du. Bestalde, ministroak ziurtatu du saltokiek ezingo dutela igandeetan ireki, egun berezietan salbu.
Greziaren eta Nazioarteko Diru Funtsaren arteko bilera
Yanis Varoufakis Greziako Finantza ministroak bilera egingo du igande honetan Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) zuzendariarekin Washigntonen, Greziako gobernuak proposaturiko erreforma zerrenda eztabaidatzeko.
Varoufakisek komunikatu baten bitartez azaldu duenez, Washigntoneko bilera "Greziako erreforma planari buruzko eztabaida informala izango da", harik eta Greziak azken urteetan Europak Banku Zentralarekin, Europako Batzordearekin eta Nazioarteko Diru Funtsarekin dituen zorrak kitatzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa