Mundua
Tröglitz udalerrian
EFE
Neonaziek hasieratik egin diote aurre Tröglitz udalerrian errefuxiatuentzat eraiki nahi zuten aterpetxeari. Babes etxea prest zegoen maiatzean 40 errefuxiaturi ostatu emateko.
Aterpe berria erabilezina geratu da sutearen ondorioz. Argazkia: EFE
Alemaniako Poliziak baieztatu duenez, Tröglitzeko errefuxiatuentzako aterpe berrian piztutako sutea nahita eragindakoa izan da. Babes etxe hori neonazien jazarpena jasaten ari zen azken hilabeteetan.
Sachsen Anhalt estatu federatuko Polizia-iturriek azaldu dutenez, erasotzaileek erregairen bat erabili dute, sugarrak bizkorrago zabaltzeko. Horren ondorioz, teilatua guztiz suntsituta geratu da.
Errefuxiatuentzat prestatutako zentro berria erabilezin geratu da. Babes-etxea prest zegoen maiatzaren erdialdean 40 errefuxiatu hartzeko.
Tröglitz udalerriak 2.800 biztanle ditu, eta mundu guztiaren arreta erakarri zuen Markus Nierth alkatearen aurkako mehatxuak zabaldu zirenean. Nierthek dimisioa eman zuen martxoan, eskuin muturrekoek bere etxebizitzaren aurrean protestak antolatu zituztenean.
"Triste eta suminduta nago. Jazotakoak Mölln eta Hoyerswerdan izandakoarekin parekatuko du Tröglitz", esan du alkate ohiak. Horrela, orain gertatutakoa eta 90eko hamarkadan izandako eraso xenofoboak lotu ditu Nierthek.
200.000 asilo-eskaera jaso zituen Alemaniak 2014an, eta aurten 250.000tik gora jasotzea espero da. Agintariek ohartarazi dutenez, jendez gainezka daude. Gainera, errefuxiatuentzako aterpeen aurkako protestak zabaldu dira Alemaniako hainbat puntutan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa