18:21

Mundua

Hagako Auzitegia

Palestina Nazioarteko Zigor Auzitegiko kide da dagoeneko

Erredakzioa

Palestinako lur okupatuetan Israelek ustez egindako gerra krimenak epaitzeko aukera izango du, horrela.

  • Hagako auzitegian egindako ekitaldia.

    Hagako auzitegian egindako ekitaldia. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Palestina Nazioarteko Zigor Auzitegiko kide da guztiz, gaurtik aurrera. Izan ere, Erromako Estatutuarekiko atxikimendua indarrean sartu da gaur, eta orain, posible izango da Israel epaitzea, ustez Palestinako lurralde okupatuetan egindako gerra krimenengatik.

Hagako auzitegiaren egoitzan ateak itxita egindako ekitaldi batean, Riad al Maliki Palestinako Atzerri Gaietarako ministroak Erromako Estatutuaren (auzitegiaren eraketaren oinarria) kopia bat jaso du, Kuniko Ozaki epaile eta auzitegiko presidenteordearen eskutik.

Auzitegiaren arabera, horrek "zuzenbide estatuarekiko errespetuaren aldeko konpromisoa" irudikatzen du.

"Itun batekin bat egitea lehenengo pausoa da. Erromako Estatutua Palestinan indarrean sartzeak esan nahi du herrialdea eskubide guztien jabe dela, baina Estatutuaren parte den estatu bat izateak exigitzen dituen betebeharrak ere baditu", adierazi du Ozakik.

Al Malikiki, berriz, azpimarratu du horrela "inpunitate eta injustizia aro luze bati amaiera emateko gertuago" dagoela mundua.

Gerra krimenak

Gaurko ekitaldiaren ondoren Palestinak lortu dituen eskubideekin, posible izango da Israel epaitzea, ustez Palestinako lurralde okupatuetan (Zisjordania, Gaza eta Jerusalem ekialdea) egindako gerra krimenengatik.

Hala ere, atzeraezina da auzitegiaren eskumena, eta ezingo dira epaitu 2014ko ekainaren 13a baino lehenagoko gertakariak.

Palestinarrek iragarri dute Israel epaitzen saiatuko direla gerra krimenengatik.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena