Mundua
Greziaren mailegua
Erredakzioa
Martxoan 1.589 milioi euro bueltatu ditu Tsipras buru duen gobernuak.
Albisteak (3)
Nazioarteko Diru Funtsari (NDF) hilabete honetan ordaindu beharreko maileguaren laugarren eta azken zatia ordaindu dio gaur Greziak: 350 milioi euro.
Ordainketa Grezian 16:00ak direnean (14:00 GMT) gauzatuko da, ordu horretan zabaltzen baitituzte bankuak New Yorken.
Guztira, 1.589 milioi euro ordaindu dizkio Greziak martxoan NDFri.
Apirilaren 13rako beste 460 milioi euro ordaindu beharko ditu Tsipras buru duen gobernuak. Horrez gain, 110 milioi euro eman beharko dizkio Europako Banku Zentralari estatu bonoen interesengatik.
Gaur 1.600 milioiko mailegua itzultzeko azken eguna ere badu Greziak, baina dirutza hiru hilabetera ordaindu beharreko tituluekin ordezkatuko dute.
Likidezia arazo larriak ditu Greziak, Europako Banku Zentralak otsailaren 11n hartutako erabakiaren ondorioz. Ordudanik, finantza erakundeak ez ditu Greziako bonuak onartzen eta Greziako bankuek emergentziazko laguntzarako lerroaren bidez lortzen dute finantziazioa.
Alexis Tsipras Greziako lehen ministroak Alemaniako eta Europar Batasuneko agintariei gaur esan dienez, baina, apirilaren bigarren hamabostaldian hasiko da Grezia likidezia arazoak izaten.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa