Mundua
Estatu Islamikoa
Erredakzioa
17 eta 19 urteko gazteak atxilotu ditu Turkiako Poliziak, Estatu Islamikoaren alde borroka egitera Sirian sartzen saiatzen ari zirela.
Erresuma Batuko Poliziak hiru gazte britaniar atxilotu dituela baieztatu du. Estatu Islamikoaren alde borroka egitera Sirian sartzen saiatzen ari zirela atxilotu ditu Turkiako Poliziak. 17 eta 19 urteko bi gazteak Londresko ipar-ekialdetik datoz, Scotland Yardek jakinarazi duenez.
Terrorismoaren aurkako Erresuma Batuko Poliziak bi adingabeen desagerpenaren berri jaso zuen, eta muturreko taldeekin bat egiteko Siriarako bidean zeudela susmatu zuen.
Hori dela eta, Turkiako Poliziari abisua eman zioten, Sirian sartu aurretik, gazteak atzemateko. Polizia-buruak azaldu duenez, "jazotakoaren nondik norakoak jakinarazi dizkiote gazteen familiei".
Duela aste batzuk 15 eta 16 urte bitarteko beste hiru nerabe atxilotu zituzten Turkiako mugan, Siriara bidean ere zeudela. Dirudienez, Estatu Islamikoarekin bat egiteko asmoa ere zuten. Kasu hark liskarrak sortu zituen Turkiako eta Erresuma Batuko Polizien artean, koordinazio falta leporatuta.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa