18:47

Mundua

Grezia

Grezia erreformak prestatzen ari da eta Bruselaren oniritzia espero du

Erredakzioa

Astelehenean, Greziaren erreformak aztertuko dituzte Ekonomia Gaietarako Europako komisarioak, Europako Banku Zentraleko presidenteak eta NDFko zuzendariak telefono bidez egingo duten batzarrean.

  • Alexis Tsipras Greziako lehen ministro. Argazkia: EFE

    Alexis Tsipras Greziako lehen ministro. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Astelehen honetan Bruselari helarazi behar dizkion erreformak prestatzen ari da Greziako Gobernua. Erreforma horiek aztertu ostean, finantza-erreskatea luzatzeari oniritzia emango dioten erabaki beharko dute Eurotaldeko kideek.

Greziako Gobernua osatzen duten kideek bilerak egin dituzte azken orduotan neurri zehatzak lantzeko. Zergak ordaintzen ez dituztenen aurkako neurriak eta ustelkeriaren kontrakoak dira bereziki, baita Administrazio Publikoa erreformatzeko neurriak ere.

Nikos Pappas Estatu ministroak gaur adierazi duenez, ostiralean Eurotaldearekin hitzartutako akordioa "urrats txikia baina oso garrantzitsua da, aurretik hartutako neurrien kontrako norabidean doalako".

Pappasek Mega telebista pribatuari eskainitako adierazpenetan esan duenez, hainbat proposamen aurkeztuko dizkiote Eurotaldeari: tartean, Ogasunarekiko zorrak 100 epetan ordaintzeko aukera. Gainera, Greziako Gobernuak hori egin dezaketen lagunen kopurua handitu nahi du.

Pappasek azpimarratu duenez, Greziako Gobernua proposamenak "eztabaidatzeko" prest dago, baina "burujabetzari eta barne politikari buruzko hainbat gai negoziaziotik kanpo daude".

Greziako "marra gorriak", besteak beste, gutxieneko soldata igotzea, pentsioak izoztea eta BEZ zerga ez igotzea dira, horren esanetan.

Atenasek hiru orrialdeko zerrenda bat bidali die gaur Europako erakundeei, eta proposamen zerrenda horren lehen balorazioaren zain dago Tsiprasen Gobernua, Bruselari bidali behar dizkion behin betiko proposamenei azken ukituak emateko.

"Ia ziur gaude erakundeen baietza jasoko dugula, itxaropentsu gaude", adierazi du Yanis Varufakis Greziako Finantza ministroak. Horren arabera, Bruselaren oniritzia jasotzen badute, telefono bidezko elkarrizketa egongo da erakundeen artean, eta prozesuak aurrera egingo du. Alderantzikoa gertatzen bada, berriz, Eurotaldearen beste bilera bat egingo da.

Greziako Gobernuaren proposamenak aztertzeko, telefono bidezko batzarra egingo dute Pierre Moscovisi Ekonomia Gaietarako Europako komisarioak, Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidenteak eta Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko zuzendariak.

ko zuzendariak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Grezia

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena