10:50

Mundua

Jihadismoa

Estatu Islamikoak 43 lagun erre ditu Irakeko mendebaldean

Erredakzioa

Bahitutako pertsonak, poliziak eta Salbaziorako Batzordeko kideak gehienbat, kaiola baten sartu eta bizirik erre egin dituzte.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Estatu Islamikoak gutxienez 43 lagun erre ditu Al Bagdadiyako zonaldean, Al Anbareko probintzian, Irakeko mendebaldean, segurtasun indarreko iturri batek jakinarazi duenez.

Jihadistek zonalde bahitu dute lehenengoz, eta bizirik zeuden 43 lagunetik gora kaiola baten barnean sartu dituzte. Ondoren, kaiolari su eman diote. Hildakoak poliziak eta Salbaziorako Batzordeko kideak dira gehienbat. Talde jihadistak lagun horiek bahitu zituen duela astebete Al Bagdadiyako zonaldean.

Pertsona horiek hiltzeko moduak gogora ekarri du Muaz Kasasbeh pilotu jordaniarraren hilketa. Sirian joan den abenduan atxilotu zuten, Estatu Islamikoaren aurkako operazio batean bere hegazkina lurrera erori ostean. Estatu Islamikoak zabaldutako bideo batean Kasasbeh ikusten zen, kaiola baten barnean, eta bertan bizirik erre zuten.

Joan den otsailaren 17an ere 40 lagunetik gora hil eta erre zituzten jihadistek zonalde berean, gehienak poliziak eta Salbaziorako Batzordeetako kideak ziren.

Al Anbarreko probintzia militante erradikalen esku dago batez ere, eta Irakeko Gobernuen esku oraindik zegoen hirietako bat zen Al Bagdadiya.

Estatu Islamikoaren aurkako nazioarteko operazioaren buru dira AEBak. Ain al Asadeko egoitzan 300 militar zabaldu ditu, eta azken egunotan hainbat eraso jasan dituzte talde erradikalen partetik.

kalen partetik.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena