Mundua
Erreskatea
Erredakzioa
Besteak beste, Grezia sinatzeko prest zegoen dokumentua, negoziazioa hasi aurretik erretiratu zutena. Bestalde, EBZk handitu egin du Greziako bankuentzako premiazko laguntza.
Alexis Tsiras Greziako lehen ministroa. Argazkia: Efe
Greziako Finantza Ministerioak Interneten aireratu ditu erreskateari buruz Eurotaldean egin dituzten azken bi bileretako negoziazioaren dokumentuak, tartean Yanis Varoufakis ministroak estatu kideekin ateak itxita egindako adierazpenak.
Era berean, Pierre Moscovici komisarioak aurkeztu omen zuen dokumentu bat ere publikatu dute. Varoufakisek esan zuen dokumentu hori sinatzeko prest zegoela, egungo mailegua luzatzea onartzen zuelako, baina Eurotaldearen bilera hasi baino lehenago erretiratu zuten proposamena, eta Atenasek onartezintzat jo zuen eta negoziazioak haustea eragin zuen beste batekin ordezkatu zuten.
Eurotaldean egindako agerraldian Varoufakisek adierazi zuenez, "gure Gobernua prest dago maileguaren kontratua abuztu amaierara arte, edo Eurotaldeak egoki jotzen duen datara arte, luza dadila eskatzeko, epe horretan baldintza batzuk adosteko, eta epea amaitzen denean Europako Batzordeak berrikusteko". Horrela, "Greziak eta bere kideek Greziaren Hazkunderako eta Oparotasunerako Kontratu berri bat elkarrekin diseinatzeko aukera egongo da", gaineratu zuen.
Atenasek mailegu kontratuaren baldintzak errespetatzea, egungo aurrekontua edo finantza egonkortasuna arriskuan jarriko lukeen neurririk ez hartzea, eta zorraren kitapenik ez ezartzea eskaintzen zion Eurotaldeari. Horren truke, kideei "neurri atzerakoirik" ("pentsioen murrizketa edo BEZaren igoera", esaterako) ez inposatzeko eskatzen zien.
Negoziatzeko dokumentu horietan, Greziak aitortzen du "finantzazio beharra" duela 2015erako, eta datozen hilabeteetarako "kezka handia eta premiazkoa" dela. Urtarrilaren amaieran, erreskatearen kontratuan aurreikusten zena baino 2.000 milioi euro gutxiago jaso zituzten zerga bidez; eta Nazioarteko Diru Funtsari, Europako Banku Zentralari eta beste hartzekodun batzuei 17.000 milioi euro baino gehiago eman behar dizkiete aurten.
Bankuen premiazko finantziaziorako laguntza handitu dute
Bestalde, Europako Banku Zentralaren Gobernu Kontseiluak Greziako bankuen premiazko finantziaziorako laguntza handitzea erabaki du. Hala, banku zentral nazionalaren bitartez egin ahalko diete aurre Greziako bankuek finantziazio beharrei.
EBZk Greziaren eskakizuna bete du, eta 3.300 milioi euro gehiago (68.300 milioi euro, guztira) bideratuko ditu laguntzetara, The Wall Street Journal egunkariak jakitera eman duenez.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa