22:49

Mundua

Bilera Erroman

Greziak eta EBk akordio bat lortzea posible dela uste du Italiak

Erredakzioa

“Europako politika aldatu eta murrizketak amaitu behar dira”, adierazi du Alexis Tsipras Greziako lehen ministroak Matteo Renzi Italiako homologoarekin bildu eta gero.

0:57
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Greziak eta Europar Batasuneko erakundeek zorra kitatzeko akordio bat lortzea posible dela esan du gaur Matteo Renzi Italiako lehen ministroak Alexis Tsipras bere homologo greziarrarekin bildu eta gero. Greziako Gobernu berriaren proposamen ekonomikoak aztertu dituzte bileran.

?Atenasen eta Europako erakundeen artean akordio batera heltzeko baldintzak ematen dira, uste sendoa dut?, adierazi du Renzik. Hala ere, ?Italian zein Grezian egitura-erreformekin jarraitzeko beharra?, azpimarratu du buruzagiak.

Bilera amaitu eta gero, Alderdi Demokratikoaren buruzagiak eta Tsiprasek prentsaurreko bateratua eman dute Palazzo Chigin, Italiako Gobernuaren egoitzan.

Murrizketak alde batera uzten dituzten politika berriak aplikatzeko Europar Batasunean aldaketa bat beharrezkoa dela defendatu du Tsiprasek.

Aldaketa politikoa

?Europan beharrezkoa den aldaketa politikoa lortzeko lanean ari da Grezia. Epe ertainera aplikatzeko proiektu ekonomiko batean lanean ari gara eta aldaketa lortzeko beharrezkoak diren erreformak barneratuko ditu?, esan du Syrizako buruzagiak.

?Europako politika aldatu eta murrizketak amaitu behar dira. Ipar eta hegoaren arteko zulorik ez dugu nahi, Europar Batasunaren hasierako helburua berreskuratu behar dugu, itxaropen eta duintasun etorkizun bat ekartzeko?, gaineratu du.

Tsiprasen ahotan, belaunaldi oso bat sufritzera zigortu dute ?erabaki politiko okerrek?. Gainera, askok ?atzerrira joan behar izan dute?, erantsi du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena