Mundua
Bilera
Erredakzioa
Greziako lehen ministro berria Martin Schulz Europako Parlamentuko presidentearekin bildu da, eta azken horrek azpimarratu du Atenasek "kideekin adostutako irtenbideak bilatzen" dituela.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Alexis Tsipras Greziako lehen ministro berriak "denbora" eskatu du Greziak egin nahi dituen "erreforma sakon-sakonak" egin ahal izateko.
Tsiprasek adierazpen horiexek egin ditu Martin Schulz Europako Parlamentuko presidentearekin bildu ostean, elkarrekin eman duten prentsaurreko batean.
"Oso erreforma sakonak egiteko prest gaude, hersturarik gabe, baina defizita handitu gabe", adierazi du Tsiprasek, horretarako "denbora beharko" dutela azpimarratu aurretik.
Lehen ministro greziarrak esan du konfiantza harreman berri bat ezartzeko balio izan duela bilerak, erreskatearen ondorengo Greziaren eta Europar Batasuneko erakundeen artean.
Horren harira, Gabriil Sakelaridis Gobernuaren bozeramaileak azaldu duenez, Tsiprasek "new deal" bat (itun berri bat) proposatu dio, ekoizpena eta inbertsioak sustatzen laguntzeko.
Zorrari dagokionez, lehen ministroak honakoa galdegin dio Schulzi Greziaren zorra bideragarria izan dadin: zati baten kitapena, luzapena, eta zorraren ordainketa hazkundea lortzeko neurriekin lotzea.
Ados jarri diren beste puntuetako bat inbertsio publikoak defizitaren kalkuluan ez sartzea izan da, Europako Parlamentuko presidenteak "logiko"tzat jo du.
Hala ere, egungo erreskatearen egitasmoa edo pribatizazioak ez dituzte jorratu.
Schulzek adierazi duenez, argi hitz egin dute eta bat egin dute gai askotan, nahiz eta beste batzuetan desadostasunak agerian geratu diren, eta gehiago eztabaidatu behar izango duten.
"Ikusten dut elkarrizketarako prest zaudela", esan du Schulzek, gustura. Izan ere, "Greziak aldebakarreko neurriak hartuko dituen beldur dira Europan. Baina hori ez da zuzena", gaineratu du. Schulzek oso garbi utzi nahi izan du Greziak "kideekin adostutako irtenbideak bilatzen" dituela.
Europarlamentuko presidentea gustura agertu da, era berean, Greziako Gobernu berriaren lehentasunetako bat zerga iruzurraren kontrako borroka delako, hori baita "pobreziari aurre egiteko" gakoetako bat.
gakoetako bat.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa