08:44

Mundua

Lehenengo bilera ofiziala

Greziak ez duela aldebakarreko erabakirik hartuko esango dio Schulzi

Erredakzioa

Alexis Trsiprasek 14:00etan hartuko du Schulz gaur, eta, atzo Yanis Dragasakis lehen ministrordeak adierazitakoaren arabera, mezu nagusia “aldibakarreko erabakirik” ez dutela hartuko izango da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Martin Schulz Europako Parlamentuko presidentea Atenasen izango da gaur, nazioarteko hartzekodunekin negoziatzeko planari buruz informazioa jasotzeko xedearekin.

Alexis Trsiprasek 14:00etan hartuko du Schulz gaur, eta, atzo Yanis Dragasakis lehen ministrordeak adierazitakoaren arabera, Greziako Gobernu berriaren mezu nagusia “aldibakarreko erabakirik” ez dutela hartuko izango da.

"Ez dugu Europako kideekin hausturarik nahi", adierazi zuen Dragasakisek, Alexis Tsipras lehen ministroarekin, Yanis Varufakis Finantza ministroarekin eta Yorgos Stathakis Ekonomia ministroarekin bildu ostean.

"Europako giroa oso positiboa da. Erreskatearen ituna ez da existitzen gaur egun arte ezagutzen genuen moduan", azpimarratu zuen Dragasakisek.

Greziako Gobernuak bilera egin zuen atzo aste honetan izango dituen bilerak prestatzeko; izan ere, Martin Schulz Europako Parlamentuko presidentea bertaratuko da gaur, eta Jeroen Dijsselbloem Eurotaldearen burua, bihar.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena