19:22

Mundua

Siria

Kurduek jihadistak kanporatu dituzte Kobanitik, 4 hilabeteren ondoren

Erredakzioa

Indar kurduen garaipenari esker, amaitu da kurduek Sirian duten hiri garrantzitsuenetako baten kontra irailaren 16an hasitako erasoaldia.

  • Kurduak garaipena ospatzen.

    Kurduak garaipena ospatzen. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lau hilabeteko borrokaldiaren ostean, Kobani (Siria) hiria jihadistarik gabeko eremua da, indar kurduek Estatu Islamikoko borrokalariak kanporatu ostean. Muturreko islamisten kontrako erresistentziaren sinbolo bilakatu da, horrela, Kobani.

"Zorionak gizadiari, Kurdistani eta Kobaniko herritarrei hiria askatzeagatik", iragarri du twitterren Polat Canek, Herrien Babeserako milizia kurdu-siriarren bozeramaileak.

Indar kurduen garaipenari esker, amaitu da kurduek Sirian duten hiri garrantzitsuenetako baten kontra irailaren 16an hasitako erasoaldia. Alepo probintziako hiria Turkiako mugatik oso gertu dago.

Lehenengo asteetan oso azkar egin zuten aurrera Estatu Islamikoko soldaduek, eta hiriaren erdia baino gehiago izan zuten kontrolpean. Hala ere, "peshmerga" indarrak, Irakeko Kurdistango soldaduak, iritsi zirenean, Estatu Islamikoaren bidea gelditu zuten.

Hisham Yaber Libano jeneral ohi eta aditu militarraren arabera, bi izan dira kurduen garaipenaren gakoak: Nazioarteko koalizioaren bonbardaketak eta Siriako Armadaren Aireko Indarrak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena